“Nola mugatzen nau sinismenak?” coaching tailerra

Or, 2013-05-31 10:48

Luis Oiarzabal adituak emango du ekainaren 3an, 9:15etik 10:45era Oroitzene AEK Euskaltegian

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean  antolatu duen tailerren egitarauaren barnean, euskara ikasleentzat ez ezik, gaiarekiko interesa duten herritar guztientzako ere irekia izango den tailerra antolatu du ekainaren 3rako. “Nola mugatzen nau sinismenak? coaching-ari buruzko tailerra emango du Luis Oiarzabal adituak.

Tailerra 09:15etik 10:45era izango da Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegian. Arestian esan bezala, interesa duen edonor gonbidatuta dago tailerrean parte hartzera eta beraz, ez da sarrerarik ordaindu beharko, eskualdeko euskara batzordetik jakinarazi digutenez.

Arloa edo saila