Lezoko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzak

Ar, 2013-06-11 12:29

Euskaltegian euskara ikasteagatik, UEU zein EHUko udakako ikastaroetan matrikulatzeagatik eta errotuluak euskaratzeagatik lor daitezke dirulaguntzak

Lezoko Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak emango ditu, urtero bezala. Dirulaguntza hauen xedea da euskararen erabilera gizarte-esparrutan bultzatzea eta euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzea, bai familia giroan, baita gizartean oro har ere.

Dirulaguntzak hiru esparru hauetan eska daitezke:

  1. Euskaltegian matrikulatzeagatik.
  2. Unibertsitateko udako ikastaroetan (UEU eta EHU) euskaraz matrikulatzeagatik.
  3. Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkatari­tzako errotulua euskaraz jar­tze­agatik.

Eskabideak aurkezteko epeak ondoko hauek dira: euskara ikasteko dirulaguntzak uztailaren 5erako aurkeztu behar dira (egun hori barne) ikastaroak iraila-ekaina bitartean egin badira –uztaila-abuztua bitartean egingo diren ikastaroengatik bada, azken eguna irailaren 27a da–; unibertsitateko udako ikastaroetan aritzeko dirulaguntzak matrikula formalizatu ondoren eskatu behar dira; eta, errotuluen kasurako, jarri aurretik egitea komeni da, beti ere 2013ko urtearen barnean.

Ordainketari dagokionez, dirulaguntzak ezingo du inola ere eskatzaileak egingo duen jardueraren gastua baino handiagoa izan. Lehenengo bi kasuetan, ordea, matrikulazioaren % 100 estal dezake. Errotuluen kasuan, % 50 finantzatuko da, beti ere 300 euro arte.

Dokumentazioa eta informazioa lortzeko eta eskabideak aurkezteko lekua Lezoko Udaleko erregistroa da. Dirulaguntzen araudia hemen irakur dezakezu.

Arloa edo saila