125 €ko erosketa saskiko irabazleak

Or, 2014-11-21 09:34

Guztira, 350 txartel bete dira Zubitxo janari-dendan, Ximak ile-apaindegian, Lezoarrak tabernan eta Sagar Zulo jatetxean

Merkataritza euskalduntzeko planaren barruan, Udalak 125 €ko balioa duen erosketa saskia zozketatu du Zubitxo janari-dendako, Ximak ile-apaindegiko, Lezoarrak tabernako eta Sagar Zulo jatetxeko bezeroen artean. Guztira 350 lagunek parte hartu dute zozketan, eta asteazkenean sari-banaketa egin zen.

Hauek dira irabazleak eta sariak:

  • Begoña Goldarazena, Zubitxo janari dendako otarra.
  • Arantza Genua Arretxe, Ximak ile-apaindegian ilea moztu, tindatu, eta orrazteko opari txekea eta ile-apaindegiko hainbat produktu.
  • Aintzane del Rio, Lezoarrak tabernako saskia.
  • Mikel Esnaola, Sagar Zulo jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria egiteko opari txartela.

Baliabideak eskaini
Merkatariekin egiten den ikastaroaren helburua egunerokoan bezeroekin izaten den gutxieneko komunikazioa euskaraz egin ahal izateko baliabideak eskaintzea da. Arduradunek aurreratu dutenez, ikasturte honetan ekimenarekin jarraitu nahi dute, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko duten ikastaroa.


 

Arloa edo saila