Bertso-trama Gezala auditorioan

Ar, 2014-02-11 08:35

Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan

Mañontzi Bertso Eskolak antolatuta, Lezoko Udalaren laguntzarekin, datorren otsailaren 22an Bertso-trama izango da Gezala auditorioan 20:00etan hasita.

Bertso-tramaren egilea Josu Goikoetxea da, eta berak aurkeztuko du. Kantuan, berriz, maila handiko laukotea ariko da: Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus.

Sarrerak 7 euroko prezioa du, eta dagoeneko eros daitezke Kultura bulegoan edo Interneten

Arloa edo saila