“PILDAIN” ERAIKINEAN EGUNEKO ZENTROAREN ETA APARTAMENTU TUTELATUEN ERAIKINA DEFINITZEKO LEHIAKETARAKO OINARRI TEKNIKOAK.

 

LEHIAKETAREN XEDEA

 

Lehiaketaren xedea proposamen arkitektoniko bat definitzea da, “Pildain” eraikinean 20 plazatako eguneko zentro bat eta 20 pertsonarentzako apartamentu tutelatuak jartzea bideratzeko.

 

Eraikinaren kokapen fisikoaren ikuspegitik seinalatu beharra dago, “Pildain” eraikina hirigunearen erdian kokaturik dagoela, hiritar parke baten alboan –Lezo Haundia Zuhaiztia- eta Goiko Plazaren Euskal Herria Plazaren artean. Zentzu horretan eraikinaren kokagunea proposaturiko erabilpenerako egokitzat jotzen da zeren, aukera ezin hobeak biltzen baititu eraikinaren erabiltzaileek kanpoko inguruarekin harremanak izan ditzaten. 

 

Pildain” eraikinaren ezaugarri geometrikoei dagokienez, haren planoak proposamen arkitektoniko horiek lantzeko eman baitira, seinala daiteke ezen, laukizuzen eitekoa dela, 46 m. inguru luze eta 10 m. zabal, eta sestra gainean hiru oin ditu: behe oina edo erdi-sotoa 170 m2 azalerakoa, eta goiko bi oin, 525 m2 bakoitza. Guztira, beraz, 1.220 m2 du guztirako azalera. 

 

Aurrerago definiturik geratzen den bezala, proposaturiko programa eraikinak gaur egungo egoeran eduki dezakeena baino handikoiagoa da eta, beraz, asistentzia-zentroa garatzeko formulatu bide diren proposamenek aintzat hartu beharko dituzte gaur egungo eraikina handiagotzea edota hura eraistea, nahiz parte batean nahiz erabat, eta ondoren proposaturiko programa barne biltzen duen proposamen berria eraikitzea.


BEHARREN PROGRAMA DEFINITZEA (EGUNEKO ZENTROA + APARTAMENTU TUTELATUAK) 

 

Beharren programa ondorengo elementu hauen bidez eraturik geratzen da:

     arteko erabilpen partekatu posiblea)............................................. 100

     zentroaren eta apartamentu tutelatuen arteko erabilpen

     partekatu posiblea)............................................................................. 80

     bainugela, sukalde-jangela eta logela barne)................................ 800

 

GUZTIRA.................................................................................................. 2.127

 


EMANDAKO DOKUMENTAZIOA

 

Udal honek eskura emango ditu jarduketa-eremuaren plano topografikoa euskarri digitalean eta “Pildain” eraikinaren planoak.

 

AURKEZTU BEHARREKO GUTXIENEKO DOKUMENTAZIOA

 

Gutxienez dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

 

 

 

Proposaturiko soluzioaren ikuspegiak edo infografiak ere aurkeztu ahal izango dira.

 

ENTREGATZEKO FORMATUA

 

Entregatzeko formatua DIN-A-1 neurriko kartoi luma euskarrian egingo da, proiektua ulertu ahal izateko nahikoa zenbatekoan, eta euskarri digitalean.

 

PROPOSAMENAK ENTREGATZEKO FORMA

 

Proposamenetariko bakoitza era honetan identifikatuko da:

 

 

 

 

PROPOSAMENAREN ENTREGA-EPEA

 

Proposamenak entregatzeko epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia G.A.O.ean argitaratzen denetik hasita.

 

Lezoko Udaletxeko Sarrera Erregistroan entregatuko dira.

 

Postaz edo mezulari bidez igorritako proposamenak ere onartuko dira betiere frogaturik geratzen bada goian seinalaturiko epearen barruan igorri direla. 

 

 

SARIAK

 

Proiektu irabazlea oinarri gisa erabiliko da Eguneko Zentroaren eta Apartamentu Tutelatuen Oinarriko Proiektua eta Exekuziokoa idazteko, Udalak egoki edo beharrezkoa iruditzen zaizkion aldaketak egin ahal izanik.

 

Bigarren saria, 6.000 euro

 

Halaber, lehiaketa huts deklaratu ahal izango da.

 

EPAIMAHAIAREN ERAKETA

 

Epaimahaia honela eraturik egongo da:

 

Ø        Korporazioko gainerako partaideak,

Ø        arkitekto aholkularia, Roberto Gartzia Azpiri,

Ø        udal arkitekto teknikoa, Joseba Eizaguirre,

Ø        Zaharren Aiton Borda elkartearen ordezkari bat 

Ø      Gipuzkoako Foru Diputazioko teknikari bat

 

Epaimahaikide guztiek hitza eta bozka izango dute, hitza bakarrik izango duen Idazkaria salbu.

 

Lehen deialdian partaideen erdien gehi baten quoruma beharko da, nahikoa quorumik ez balego, bigarren deialdia automatikoki egintzat emango da 30 minutu beranduagorako; bigarren deialdi horretan 3 partaide bertan izatea nahikoa quorum izango da.

 

Erabakiak gehiengo soilez hartuko dira

 

Epaimahaiari ahalmena ematen zaio funtzionamendurako beste irizpide batzuk erabaki ditzan, betiere Agiri honetakoen kontra ez badoaz.

 

Lezon,  2.005eko martxoak 15

 

Roberto Gartzia Azpiri

Udal Arkitekto Aholkularia