ADMINISTRAZIO-BALDINTZA
ZEHATZEN AGIRIA OBRAK ENKANTE IREKI BIDEZ KONTRATATZEA INGENIERIA ASMATU-K
EGINIKO PROIEKTUAREN ARABERA BIDEGORRIA EXEKUTATZEKO
I.- KONTRATUAREN EDUKIA
1. KONTRATUAREN GAIA
Agiri honetan oin harturik egingo den kontratuaren gaia
hau da: OBRAK ENKANTE
IREKI BIDEZ KONTRATATZEA INGENIERIA ASMATU-K EGINIKO PROIEKTUAREN ARABERA
BIDEGORRIA EXEKUTATZEKO, PIC URBAN II Donostia-Pasaia esparruan garatzeko 1
Neurriaren 1 Ardatzaren barruan.
Kontratua baldintza-agiri honetan oinarritzen da eta
espedientean azaltzen den dokumentazio teknikoarekin bat etorriz egingo da.
Baldintza-agiri honek kontratu-balioa du.
Kontratuaren gaiaren kodea, CPA-2002 nomenklaturaren arabera: 45.23.12
2. OBRAK BURUTZEKO EPEA
Kontratu honen
helburu diren obrak burutzeko epea hau da: 2,5
hilabete.
Zuinketa-akta izenpetu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen epe
hori.
Obrak epe horretan amaitzen ez badira, esleipendunak berandutzeagatiko
erantzukizunei aurre egin beharko die, nahiz eta Administrazioak aurretik ez
ohartarazi.
3. KONTRATUAREN PREZIOA
Kontratuaren
prezioa 382.068,11 € izango da, BEZ barne. Lehiatzaileek diru-kopuru hori
hobetu dezakete.
4. FINANTZATZEA
Proiektu hori aldi berean Europa Batuko Eskualde Garapenerako Europar
Fondoak ere finantzatua izango da, PIC URBAN II Donostia-Pasaia planaren bidez.
Kontratuaren gainerako prezioa ordaintzeko behar beste diru jarri da
aurtengo ekitaldiko aurrekontuan.
5. NOLA ORDAINDU
Obra burutuak aldizka ordainduko dira, egiaztagiriak egindakoan. Obren
zuzendariak egingo ditu egiaztagiri horiek.
6. PREZIOAK BERRAZTERTZEA
Kontratu honetan ez da bidezkoa prezioak berraztertzea, espedientean
egiaztatzen denez.
7. BERMEAK
Lehiatzaileek behin-behineko bermea jarri behar dute
lehiaketa honetan parte hartzeko. Berme horren zenbatekoa kontratuaren
aurrekontuaren %2 izango da, hau da, 7.641,36 €. Esleipen-proposamena egin eta
gero, diru-kopuru hori itzuli egingo da. Nolanahi ere, behin-behineko bermea
gorde egingo da harik eta esleipena hartzeko
proposatuta dagoen enpresariari esleipena emateko erabakia hartu arte, eta
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 35.3
artikuluan aipatutako kasuetan ere behin-behineko bermea atxiki egingo da.
Lehiatzaile guztien proposamenek kontratua esleitu arte iraungo dutela
eta esleipendunaren proposamenak kontratua formalizatu arte iraungo duela
ziurtatzeko eskatzen da behin-behineko bermea. Izan ere, berme hori inkautatu
egingo da baldin eta kontratua esleitu aurretik enpresaren batek bere
proposamena bertan behera uzten badu bidezko arrazoirik gabe, edo kontratua
esleitu eta gero esleipendunak behin betiko bermerik jartzen ez badu, edo
beraren erruagatik kontratua epean formalizatzerik ez badago. Horrelakoetan
bermea betearaziko da.
Hori dela eta, enpresa baten eskaintzari ausartegia iritzita enpresa
horri informazioa eskatzen bazaio eta berak erantzuten ez badu, proposamena
bidezko arrazoirik gabe bertan behera utzi duela uste izango da, eta era
berean, lehiatzaileren batek proposamen akastuna edo oinarririk gabekoa
aurkeztu duela eta ezin lezakeela bete aitortzen badu, gauza bera uste izango
da.
Kontratuaren esleipendunak, bere gain hartutako beharrak beteko
dituela bermatzeko, behin betiko bermea jarri behar du. Berme horren zenbatekoa
esleipenaren zenbatekoaren edo, egoki denean, enkantearen oinarrizko
aurrekontuaren %4 izango da, hau da, 15.282,72 €. Nolanahi ere, esleipena lortu
duen enpresariaren proposamena, hasiera batean, ausarkeria-ustearen menpe egon
bada, behin betiko bermearen zenbatekoa kontratuaren prezioaren edo enkantearen
oinarrizko aurrekontuaren %20 izango da, Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko Legearen Testu Bateginaren 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz.
Berme hori jartzeko epea egutegiko hamabost egunekoa izango da,
kontratuaren esleipena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Bermea jartzeko
bidea, berriz, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu
Bateginaren 35.1 artikuluan azaltzen direnetatik edozein izan daiteke.
Berme-epea amaitzen denean, esleipendunari bermea itzuliko zaio,
osorik edo, bidezkoa bada, zati batean, baldin eta kontratuko betebehar guztiak
beterik badaude. Itzulketa hori goian aipatutako testu bateginaren 47. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
8. KONTRATUA BURUTZEA
Zuinketa-akta izenpetzearekin batera hasiko da obra-kontratuaren
burutzapena, eta hori egutegiko hamabost eguneko epean izan beharko da,
kontratuaren esleipenaren jakinarazpena jasotzen den egunetik kontatzen hasita.
Kontratua esleipendunaren gain eta kontura burutuko da, eta
esleipendunak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango obretan galera,
matxura edo kalteak izaten baditu, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen 144. artikuluan adierazitako ezinbesteko
kasuetan izan ezik.
Horiek gorabehera, obrak egiterakoan honako hauek bete beharko dira:
a) agiri honetan ezarritako baldintzak; b) baldintza-agiriarekin batera dauden
xehetasun teknikoak, eta c) Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen
Testu Bateginean ezarritakoak eta lege hori garatzeko urriaren 12ko 1.098/2001 Errege
Dekretuaren bidez onetsi zen Araudi Orokorrean ezarritakoak. Bereziki,
kontratuko obrak Administrazioaren zuzendaritza, ikuskapen eta kontrolaren pean
burutuko dira, eta Administrazioak idatziz nahiz ahoz erabili ahal izango ditu
ahalmen horiek.
Esleipendunari edo haren agindupekoei egotz dakiekeen egite edo
ez-egiteren baten ondorioz, Administrazioak uste izaten badu kontratua
burutzeko obrek behar bezala aurrera egitea kolokan dagoela, kontratua behar
bezala burutu dadin beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har daitezela agindu
ahal izango du.
9. ESLEIPENDUNAREN
LAN-EGINKIZUNAK
Kontratu honen xede diren obretan kontratatutako langileei dagokienez,
esleipendunak lanaren, Gizarte Segurantzaren eta laneko segurtasun eta
higienearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete behar ditu.
Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango xedapen horiek betetzen ez
badira.
10.
ESLEIPENDUNAREN ERANTZUKIZUNA KONTRATUA BURUTZERAKOAN BESTE BATZUEI KALTEAK
ERAGITEN BADIZKIE
Obrak burutzen diren bitartean, esleipendunaren ardura da edozein
pertsona, jabetza edo zerbitzu publiko edo pribaturi egindako kalteak eta
galerak bere gain hartzea, baldin eta bere agindupean dauden langileen egitez,
ez-egitez nahiz zabarkeriaz, edo obrak behar bezala ez antolatu, babestu edo
seinaleztatzeagatik gertatzen badira.
11. KONTRATUA ALDATZEA
Herri-onurako arrazoiak direla eta, Administrazioak kontratua aldatzea
izango du, behar berriak edo ustegabeko arrazoiak sortzen direnean.
Esleipendunak ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 149.e artikuluan
ezarritakoaren kalterik gabe.
Kontratua aldatzerakoan obra-unitate berriak sartu behar badira
kontratuan, unitate horien prezioak kontratazio-organoak zehaztuko ditu.
Esleipendunak ez baditu prezio horiek onartzen, unitate berri horiek beste
enpresa batekin prezio beretan kontratatzeko edo zuzenean burutzeko eskubidea
dauka kontratazio-organoak.
12. OBRAK HARTZEA ETA
BERME-EPEA
Obrak amaitu eta, gehienez, hilabete pasa baino lehen, obrak
esleitzailearen esku utziko dira eta egintza horren akta egingo da.
Gainera,3 hilabeteko berme-epea egongo da,
harrera formalaren egunetik hasita zenbatu beharrekoa, Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legean eta lege horren Araudi Orokorrean adierazitako
ondorioetarako.
Nolanahi ere, esleipendunak kontratua bete ez eta eraikuntzak ezkutuko
akatsak izateagatik obra berme-epetik kanpo hondatzen bada, esleipendunak kalte
eta galerei aurre egiteko erantzukizuna izango du hamabost urtean, obrak
esleitzailearen esku utzi zirenetik kontatzen hasita. Epe hori amaitutakoan,
bestelako kalte edo galerarik ez bada izan, esleipendunaren erantzukizuna amaitutzat
joko da.
13.
ESLEIPENDUNARI EZARRI BEHARREKO ZIGORRAK BALDINTZAK BETETZEN EZ BADITU
A) KONTRATUA
BURUTZEKO EPEAK DIRELA ETA
Esleipendunak, bere erruagatik, kontratua burutzeko epe osoa edo epe
partzialak igarotakoan burutu gabe baditu epe horietan egin beharreko obrak,
Administrazioak bi aukera izango ditu: kontratua bertan behera utzi eta bermea
bereganatzea, edo obrak burutu arte igarotzen den egun bakoitzeko diru-zigorra
ezartzea: egunean 0,12 euro kontratuaren prezioaren 601,01 euroko.
Atzerapenagatiko zigorren guztizko zenbatekoak kontratuaren prezioaren
100eko 5aren multiploren bat jotzen duen bakoitzean, kontratazio-organoak
aukera izango du kontratua bertan behera uzteko edo zigor gehiago ezarri eta
burutzapenean aurrera egin dadila erabakitzeko.
B) PRESTAZIOEN
BURUTZAPEN PARTZIALA DELA ETA
Esleipendunak, bere erruagatik, kontratuko prestazioen burutzapen
partziala epean bukatzen ez badu, Administrazioak bi aukera izango ditu:
kontratua bertan behera uztea edo kontratuaren prezio osoaren 100eko 10eko
diru-zigorra ezartzea.
14. KONTRATUA AMAITZEKO
ARRAZOIAK
Kontratua amaitzeko arrazoiak Herri Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen Testu Bateginaren 111 eta 149. artikuluetan
azaltzen direnak izango dira.
15. ADMINISTRAZIOAREN
ESKUBIDEAK
Administrazioari dagokio a) kontratua interpretatzea, b) kontratuan
sor daitezkeen zalantzak ebaztea, c) herri-onurako arrazoiengatik kontratua
aldatzea, d) kontratuari amaiera ematea eta amaiera horren ondorioak zehaztea,
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginean eta haren
Araudi Orokorrean ezarritako muga, baldintza eta ondorioei eutsiz.
II.- KONTRATATZEKO JARDUNBIDEA
16. ESLEIPENA EGITEKO BIDEA ETA
MODUA
Kontratu honen esleipena prozedura ireki arruntaren
bidez egingo da, enkante modua erabiliz eta, beraz, preziorik merkeena
eskaintzen duen lehiatzaileari esleitu beharko zaio, betiere ordea, agiri
honetako 20. baldintzan aipatzen diren salbuespenak
kontuan izanik.
17. KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA
KAUDIMENA
Zuzenbidezko eta jarduteko gaitasun osoa duten pertsona fisiko zein
juridikoek parte hartu ahal izango dute kontratazio-jardunbide horretan,
betiere beren kaudimen ekonomikoa, finantzazkoa eta tekniko edo profesionala
egiaztatua izanik, eta, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu
Bateginaren 20. artikuluan finkatutakoaren arabera,
kontratatzeko inolako debekurik ez badute, eta xehetasun hori HAKLTBko 21.5
artikuluan xedatutako edozein eratan kreditatu ahal izanik. Kaudimena, 18. klausulan ezarritako edozein medioren ildotik egiaztatu eta
ebaluatu ahal izango da.
Europako Elkarteko Estatu kide izanik espainiarrak ez diren enpresek,
HAKLaren Arautegi Orokorreko I eranskinean seinalatzen diren erregistro
profesional edo komertzialetarikoren batean inskribaturik izatearen
ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute beren jarduera-ahalmena.
Pertsona fisiko edo juridikoek beren kabuz edo baimendutako
ordezkarien bitartez kontratatu ahal izango dute. Ordezkariek kontratatuz gero,
berariaz emandako ahalorde askietsia erabili beharko dute. Pertsona juridiko
baten ordez bertako kideren bat azaltzen denean, ordezkari izateko ahalmena
duela frogatu beharko du agiri bidez. Bi kasuetan ere, kontratatzeko gaitasunik
eza dakarten arrazoiak, gorago aipatutakoak, ordezkariari ere aplikatu behar
zaizkio.
18. PROPOSAMENAK AURKEZTEA
Kontratazio honen espedientea, bai eta horrekin batera doan
dokumentazio teknikoa ere, honako lekuan, ordutegian eta epean aztertu ahal
izango da:
LEKUA: hirigintza
bulegoan
ORDUAK: 9:00 tatik
13:30tara
EPEA: Egun
baliodunetan, lehiaketa honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta proposamenak aurkezteko epea bukatu
arte.
Proposamenak aurretik adierazitako lekuan eta ordutegian aurkeztuko
dira, egutegiko 26 egunetako epean, iragarki hori argitaratu eta hurrengo
egunetik kontatzen hasita.
Ez dira onartuko epe horretatik kanpo aurkezten diren proposamenak, nahiz
eta postetxean epea amaitu baino lehen bidali. Dena dela, proposamena onartu
egingo da baldin eta epe barruan bidali zela egiaztatzen bada. Horretarako,
lehiatzaileak, proposamena bidaltzen duen egunean bertan, posta-egiaztagiria
bidali beharko dio kontratazio-organoari telekopiaz, faxez, telegramaz edo
posta elektronikoz. Posta elektronikoz bidatzen badu, baliozkoa izan dadin,
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Araudi Orokorraren 80.4 artikuluan
ezarritakoa bete beharko du.
Lehiatzaileek bi kartazal (A eta B) aurkeztu beharko dituzte itxita.
Kartazal bakoitzean honako hau idatziko da: “INGENIERIA
ASMATU-K EGINIKO PROIEKTUAREN ARABERA BIDEGORRIA EXEKUTATZEKO KONTRATAZIOAN
ENKANTE IREKI BIDEZ PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA”
Kartazal bakoitzean enpresaren izena eta proposamen-izenpetzailearen
izen-abizenak jarriko dira, noren izenean izenpetzen duen zehaztuz. Bi
kartazalek ere izenpetuta egon beharko dute.
“A” kartazalaren
azpititulua hau izango da: “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA”. Hona hemen
“A” kartazalean aurkeztu beharreko agiriak:
a) Lehiatzailearen
edo haren ordezkariaren nortasun-agiriaren fotokopia, eta horrez gain, beste
pertsona edo erakunde baten izenean badihardu, notario-ahalordea.
b) Lehiatzailea
pertsona juridikoa izanez gero, eratze- edo aldaketa-eskritura aurkeztuko du,
behar bezala inskribaturik Merkataritza Erregistroan eta identifikazio
fiskaleko zenbakian, inskripzioa derrigorrezkoa baldin badu, aplikatu behar
zaion merkataritzako legeriaren arabera. Hala ez bada, eraketaren, estatutuen
edo fundazio-egintzaren eskritura edo agiria aurkeztuko du jarduteko gaitasuna
duela frogatzeko. Agiri hori erregistro ofizial egokian inskribaturik egongo
da, hala behar denean, eta bertan agertuko dira lehiatzailearen jarduera zuzentzen
duten arauak. Enpresariak espainiarrak ez badira baina bai Europako
Erkidegokoak, lanbide- edo merkataritza-erregistroko inskripzioaren
egiaztagiria aurkeztu beharko dute, beren estatuko legeriak inskribatu beharra
ezartzen baldin badie.
c) Lehiatzaileak
erantzukizunpeko berariazko aitorpena aurkeztu behar du, Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 20. artikuluan
kontratatzeko ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela agertzeko. Aitorpen
horretan berariaz adieraziko du kitaturik dituela zerga-betebeharrak eta
Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dauden xedapenek ezarritakoak; edo, hala
egiten ez badu, egiaztagiriak aurkeztuko ditu, betebehar horiek beterik dituela
frogatzeko.
d) Ekonomi Jardueren
gaineko Zergan, kontratuaren gaiari dagokion epigrafean hain zuzen ere, alta
eman diotela frogatzeko, lehiatzaileak alta-agiria aurkeztuko du, uneko
ekitaldian bertan hartua badu, edo EJZren azken ordainagiria, gainerako
kasuetan. Beti ere, zerga horren matrikulan bajarik hartu ez izanaren
erantzukizunpeko adierazpena erantsiko du.
e)
Lehiatzaileak : C Kategoria, A Taldea ,1 Azpitaldea
D Kategoria, G Taldea ,4
Azpitaldea
C Kategoria, G Taldea ,5
Azpitaldea
C Kategoria, G Taldea ,6
Azpitaldea
Obrak kontratatzeko
gaitasuna ematen dion sailkapena duela egiaztatzen duen agiria.
GAITASUNA EGIAZTATZEKO, aurrekoaz gainera, kontratu hau burutzeko
kaudimena eta gaitasuna dituzten enpresak zein diren zehazterakoan irizpide
hauek erabiliko dira :
-
Gaitasun ekonomikoa frogatzeko
hori adierazten duen finantza entitate baten txostena edo arrisku
profesionalengandik kalte ordanei aurre egiteko aseguru bat edukitzearen
egiaztagiria nahikoa izango da.
-
Gaitasun teknikoa frogatzeko,
lanak aurrera eman behar duen
empresariaren eta enpresaren zuzendaritza eramaten duten titulazioa
,bereziki kontratuaren exekuzioaren ardura dutenena.
-
Azken hiru urtetan egin dituen
lanen zerrenda.
f) Hainbat enpresak
lehiaketara jotzen badute aldi baterako enpresa-batasuna eratuz, taldekide
bakoitzak bere gaitasuna eta kaudimena frogatu beharko ditu aurreko puntuetan
ezarritakoaren arabera. Esleipena lortuz gero AEB formala eratzeko konpromisoa
agertu beharko dute enpresa guztiek. Bestaldetik, aldi baterako
enpresa-batasuneko kide bakoitzak kontratuaren zein zati egingo lukeen adierazi
beharko dute proposamenean, kide bakoitzaren kaudimen-baldintzak zehaztu eta
egiaztatu ahal izateko.
g) Atzerriko enpresak
badira, Espainiako epaitegi edo auzitegien menpe jarriko direla adierazi
beharko dute, kontratuarekin zuzen edo zeharka zerikusia duten gorabehera
guztietarako, eta, hala egokituz gero, lehiatzaileari legokiokeen atzerriko
jurisdikzioari uko egingo lioketela.
h) Behin-behineko bermea jarri
dela egiaztatzeko agiria.
“B” kartazalaren azpititulua hau izango da: “DIRU-PROPOSAMENA”. Bertan
aurkeztu beharreko proposamena honako eredu honen arabera egingo da:
DIRU-PROPOSAMENA
Lehiatzailearen datuak:
Izen-abizenak
..............................................................................................……….
Helbidea
.....................................................................................................………
Posta kodea …………, NAN,
.................................., Telefonoa .............................
Ordezkariaren datuak (ordezkaririk egonez gero):
Izen-abizenak
..............................................................................................……….
Helbidea
.....................................................................................................………
Posta kodea …………, NAN edo IFK,
......................, Telefonoa .............................
.......................................... kontratatzeko asmoz ................k dei egindako enkantearen berri izan
dudala, hona hemen nire
ADIERAZPENA
1) Hitz ematen dut
kontratua honako prezio honetan burutuko dudala: ................... €, Balio
Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne. Prezio horren %......., hau da, .................. €, BEZari dagokio. Prezioaren barruan
gai guztiak sartzen dira: zergak, gastuak eta zergen arloko edozein tasa edo
ariel, bai eta esleipendunaren industri onura ere. Kontratua burutzeko epea
honakoa izango da:
..................................................................................................
2) Proiektua
ezagutzen dut bere edukiarekin, bai eta kontratu hau arautu behar duten
administrazio-baldintza zehatzen agiria eta gainontzeko agiriak ere. Horiek
horrela, neure gain hartu eta ontzat hartzen ditut oso-osorik.
3) Ordezkatzen dudan
enpresak, ireki, instalatu eta jarduteko indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen
baldintza guztiak betetzen ditu.
...................................,
20....(e)ko ....................................aren
....(a)
Izenpea
Jatorrizko agiriak
edo kopiak aurkez daitezke. Kopiak aurkeztekotan, aurretik Administrazioak edo
notarioak behar bezala kautotu edo egiaztatu behar ditu.
Enkantearen izaera
dela eta, ezin izango da aldaketarik sartu proposamenetan.
19. AGIRIAK SAILKATZEA, ENPRESAK AUKERATZEA ETA PROPOSAMENAK IREKITZEA
Proposamenak
aurkezteko epea amaitu eta gero, Mahaiak epe eta modu egokian jasotako
dokumentazioa (“A” kartazala) sailkatu egingo du. Horretarako, Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 81. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den eran jardungo du.
Ildo horretan,
lehiatzaileei beren gaitasun eta kaudimenari buruzko argibide eta agiri gehiago
eskatu ahal izango dizkie, eta lehiatzaileek egutegiko bost eguneko epean eman
beharko dizkiote, Araudiaren 22. artikuluan xedatuta
dagoenez. Mahaiak interesdunei ahoz eskatu behar dizkie argibide eta agiri
osagarri horiek, eta gainera eskaera idatzia jarri behar du
kontratazio-organoaren iragarki oholean. Era berean, lehiatzaileek aurkeztutako
agirietan zuzentzeko moduko akatsak agertzen badira, Mahaiak ahoz eta iragarki
bidez emango die horren berri lehiatzaileei, eta hiru egun balioduneko epea
jarriko die akatsak zuzen ditzaten.
Behin agiriak sailkaturik, eta
akats eta hutsuneak zuzendu eta gero, halakorik badago, agiri honen 18. baldintzan azaltzen diren irizpideak zein enpresak betetzen
dituzten zehaztuko du Mahaiak, eta berariaz adieraziko du zein enpresa onartu
dituen lehiaketarako, zein baztertu dituen eta zergatik baztertu dituen.
Aurkeztutako
eskaintzak (“B” kartazala) jendaurrean irekiko dira proposamenak aurkezteko
epea amaitu eta laugarren egun baliodunean, 12:00-etan, postaz bidalitako
kasuetan izan ezik. Kasu horietan, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen Araudi Orokorrean xedatutakoa beteko da.
Ondoren, eta egoki
diren txosten teknikoak egin eta gero, Kontratazio Mahaiak esleipen-proposamena
aurkeztuko dio esleipena egin behar duen kontratazio-organoari.
20. ESLEIPENA, FORMALIZAZIOA ETA GASTUAK
Esleipena, gehienez,
hogei eguneko epean egingo da, diru-proposamenak ireki eta biharamunetik
kontatzen hasita, eskaintzetan neurriz gaineko edo ausarkeriazko beherakadak
izan ezik; horrelakoetan, epea berrogei egunekoa izango da. Esleipena egin
aurretik, esleipena hartzeko proposatuta dagoen lehiatzaileak egiaztagiriak
aurkeztu beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik
dituela frogatzeko, baldin eta ez baditu agiri horiek proposamenarekin batera
aurkeztu. Bost egun balioduneko epea izango du hori egiteko, jakinarazpen
egokia jaso eta biharamunetik hasita.
Preziorik baxuena
eskaintzen duen lehiatzaileari emango dio esleipena kontratazio-organoak, Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 83. artikuluan azaldutako salbuespenak izan ezik. Eskaintza
ausartegiak aurkezten diren kasuetarako dira salbuespen horiek, eta inork
halako eskaintzarik egin duen jakiteko, Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko Legearen Araudi Orokorraren 85. artikuluan eta
hurrengoetan xedatutakoa hartuko da kontuan.
Beherakadak neurriz
gainekotzat edo ausartegitzat jo baino lehen, beharrezkoa izango da uste horren
menpe dauden lehiatzaile guztiei informazioa eskatzea eta egoki den zerbitzuak
aholku teknikoa ematea, eta ondorio horietarako ez dira kontuan hartuko talde
bereko sozietateek bakarka aurkezten dituzten proposamen guztiak, aurrean
aipatutako testu bateginaren 83.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kasu horretan,
kontratazio-organoak, aipatutako txostenak ikusita, preziorik baxuena
eskaintzen duen proposamenari emango dio esleipena, Administrazioaren gustura
betetzea baldin badauka. Horren ezean, ausarkeriarik gabeko proposamen onena
egin duenari emango zaio esleipena.
Kontratazio-organoak
egingo duen esleipenaren bitartez, kontratuak indar juridikoa hartuko du.
Esleipenaren berri
emango zaio esleipendunari eta honek, egutegiko hamabost eguneko epean,
jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, honako hauek egin
beharko ditu:
a)
Behin betiko bermea eta, egoki
bada, berme osagarria jarri.
b) Jendaurreko
zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldi
bakar bateko gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 900 € izango da,
gehienez.
c) Administrazio
honen bulegoetara etorri, proiektuaren zuinketa egiaztatzeko eta zuinketa-akta
izenpetzeko.
d) Azkenik, administrazio honen bulegoetara
etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.
Esleipendunaren
erruagatik kontratua formalizatu gabe geratzen bada, Administrazioak bertan
behera utzi ahal izango du kontratua, interesduna entzun eta gero, eta
kalte-galerak ordainduko dira.
III.- IZAERA, ERREGIMEN JURIDIKOA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA
21. IZAERA ETA ERREGIMEN JURIDIKOA
Baldintza-agiri honen
arabera egin behar den kontratua administrazio-mailakoa izango da, eta
kontratuan bertan zehazten ez den guztiari dagokionez, bereziki, Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginak, ekainaren 16ko
2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, II. Liburuko I. Tituluan
ezarritako arauak bete beharko dira. Horiez gainera, Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorrak, urriaren 12ko 1.098/2001 Errege
Dekretuaren bidez onetsiak, ezarritako arauak ere bete beharko dira, eta bai
herri administrazioen kontratazioan erabili beharreko gainerakoak ere.
Nolanahi ere, kontratazioa xedapen politikoen eta egintza
komunitarioen menpe egin beharko da, besteak beste, konkurrentziaren arauei,
kontratazio publikoari, ingurunearen babes eta hobekuntzari, desberdintasunak
ezabatzeari eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeari
dagozkienen menpe, 1999ko ekainaren 21eko Kontseiluaren 1260/1999 EEren
Arautegiko 12. artikuluan finkatutakoaren arabera,
haren bidez finkatzen baitira Fondo estrukturalei buruzko xedapen orokorrak.
Bestalde, informazioari eta publizitateari buruzko xedapenei lotu
beharko zaie, aipaturiko 1260/1999 EEren Arautegiko 46. artikuluan
finkatutakoarekin bat etorriz eta 2000ko maiatzaren 30eko Batzordearen
1159/2000 EEren Arautegiaren Eranskinean jasotako arauen ildotik, alegia,
Estatu partaideek Fondo Estrukturalen eskuhartzeei dagokienez burutara eraman
beharreko jarduerei buruzko arauak.
Administrazio-baldintza
zehatzen agiri honen eta espedientearekin batera doan dokumentazio teknikoaren
artean kontraesanak izanez gero, agiri honetan zehaztutakoa nagusituko da.