----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Euskaltegi homologatu edo libreetan euskaraz ikasteko dirulaguntzak eskuratzeko arauak

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Euskaltegi homologatu eta libreetan, HABEren erregistroan izaera horrekin inskribaturik daudenetan, euskara ikasteko dirulaguntza publikoak emateko prozedura arautzen duten oinarriak.

 

Urteak dira Euskara Zerbitzuaren, bere egitekoak eta helburuak lagun, hau da, herria euskalduntzeko eta lezoarren partehartzea bideratzeko tresna publikoa izatea, euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzen diharduela, famili giroan eta gizartean oro har euskararen erabilera bultzatzearren.

 

Orain aurkezten diren oinarrietan hainbat arauzko xedapenen ildo nagusiak jasota daude: zabalkunde-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak zaintzea eta gastu publikoa eraginkortasunez eta behar bezala egiten dela bermatzea.

 

 

XEDATU DUT

 

1. Xedea.

 

Euskara ikasten edo hobetzen dihardutenei dirulaguntza publikoak ematea da oinarri hauen xedea. Dirulaguntza hauek urtero-urtero emango dira eta euskararen erabilera hainbat gizarte-esparrutan bultzatzea dute helburu: herritarren elkarteak, zerbitzu-enpresak, famili giroa eta langabezia.

 

2. Eskatzaileak.

 

a) Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute ondoren zehazten diren pertsonak, udalerri honetako euskaltegian ¾zein bestetan¾ izena eman eta ikastaroak egiten badituzte, beti ere, sustatze-jarduera honen helburu diren ondoko esparrutan sartzen badira:

 

·        Unibertsitateko ikasleak.

 

·        Lezon kokatutako zerbitzu-enpresetako langileek, lan mundua euskaratzeko planean [OLA plana] sartuta dauden enpresak, merkatari, elkarte eta erakundeetako kideak.

 

·        12 urte edo gutxiago duten haurren gurasoak eta zaintzaileak.

 

·        Kirol begirale edo entrenadoreak

 

·        Langabetuak.

 

b) Dirulaguntza eskatzen dutenek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

 

·        Lezon erroldatuta egotea dirulaguntza eskatzean, eta hala egon izana gutxienez azken urtebetean.

 

·        Eskatzen duen urratserako lehendik beste dirulaguntzarik jaso ez izana.

 

·        Euskarazko ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea, ondoko epeei dagokienez:

 

q       Negu-ikastaroak: 2 ordu egunean (10 ordu astean); merkatariei, ordea, aplikatzen den ikastaroaren arabera.

 

q       Uda-ikastaroak: ez da ordu-kopuru jakinik eskatzen.

 

q       EGArako eta alfabetatze-ikastaroak: 120 ordu gutxienez.

 

q       Barnetegiko ikastaroak: 4 hilabete gutxienez.

 

·        Ikastaroa bukatzea izena eman duen euskaltegian eta urratsean (udal zerbitzuak aldaketa baimentzen duenetan izan ezik), eta gutxienez lehendik diruz lagundu ez den urrats bat gainditzea.

 

·        Hala dagokionean, bere elkarte edo erakundearen eta Udal euskara-kultura zerbitzu honen arteko lankidetza-hitzarmena bultzatzen laguntzea.

 

Uda-ikastaroetara doazenak:

 

·        Uda aurreko ikasturtean euskaltegi batean aritu izana, %85eko gutxieneko asistentzia edukita eta gutxienez urrats bat gainditurik.

 


3. Onuradunak.

 

Diru publiko hauen xede diren pertsonak izango dira, ikastaroetan parte hartzen badute, dirulaguntza hauen onuradunak, beraiek baitira dirulaguntza hauek emateko oinarri.

 

 

4. Eskabideak.

 

a) Dirulaguntza honetara bildu nahi duenak eskabidea behar bezala bete beharko du, eredu ofizialaren arabera, eta Informazio Bulegoan aurkeztuko du zerbitzuak bere garaian emango duen epearen barruan, ondoko agiriok aldean daramatzala:

 

·        NANaren fotokopia.

 

·        Dirulaguntza zein banku edo aurrezki-kutxatan jaso nahi duen (20 digituak behar dira).

 

·        Gizarte Segurantzak luzatutako lan-bizitza ziurtagiria.

 

·        Elkartearen egiaztagiria elkartekideak eta familiaren egiaztagiria zaintzaileak.

 

·        Famili liburuaren fotokopia: gurasoak onuradun gisa eta zaintzaileak.

 

b) Eskabide hauek honela beteko dira:

 

Negu-ikastaroei dagokienez, ondoko agiriok ekarri beharko dira urtero uztailaren 30a baino lehen:

 

o       Euskaltegiaren matrikula-ordainagiriak.

o       Unibertsitatearen edo bestelako ikasketen matrikula-ordainagiriak: ikasleak.

o       Enpresaren edo elkartearen IFK.

o       Gizarte Segurantzak luzatutako lan-bizitza langabetuen kanpainetakoek.

 

Uda-ikastaroei dagokienez, ondoko agiriok ekarri beharko dira urtero irailaren 30a baino lehen:

o       Euskaltegiak egindako ziurtagiria: eskatutako asistentzia, ikastaroaren ordutegia eta gainditutako urratsa.

o       Ikastaroan zehar langabezian egon dela frogatzen duen agiria: langabetuak.

 

 

5. Dirulaguntzen zenbatekoa.

Barnetegiko ikastaroen egoitza-gastuak ez dira sartzen dirulaguntza hauetan.

2002-2003 ikasturterako gehienezko dirulaguntza, matrikulatutako urratsetik gora gainditzen den urrats bakoitzeko %50 izango da.

Datozen urtetarako, udal osoko bilkurari edo gobernu batzordeari dagokio datozen ikasturteetarako bestelako diru-kopuruak onestea, hala behar izanez gero. Aldaketarik balego horrela adieraziko zaie eskatzaileei; aldi berean, udal eta euskaltegiko iragarki-tauletan jarriko da ikusgai.

Dirulaguntza hau jasotzea ez da bateragarri helburu honetarako ematen diren bestelako dirulaguntza publiko zein pribatuekin.

Onuradunak dirulaguntza jasotzeko bete behar dituen baldintzak, bere egoera dela bide, aldatuko balira, esleipen honen ebazpena ere aldatu ahal izango da.

6. Aurrekontu-Kreditua.

Dirulaguntza hauek emateko dauden fondo publikoak izaera mugatukoak dira 2003an ¾5.400 €¾, eta aurrekontu-sailak finkatzen duenaren arabera, Euskara zerbitzuaren aurrekontuko 211 partidari atxikiko zaio.

 

7. Emakida.

 

1)      Baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aztertuko ditu euskara batzordeak eta 10 eguneko epea emango du errakuntzak dituztenek horiek zuzendu ahal izan ditzaten edo agiriren bat falta dutenek hura ekarri ahal izan dezaten.

 

2)      Euskara Batzordeak euskaltegiek emandako txostenak aztertuko ditu.

 

3)      Aurrekontuan kreditu nahikoa badago, aurkeztutako eskabideak eta txostenak azterturik, Batzordeko lehendakariak oinarriotako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango die dirulaguntza. Bestalde, gainerako eskabideak dirulaguntzetatik kanpo utziko ditu, dena den, alegazioak egiteko egutegiko hamar eguneko epea emango die.

 

Erreklamazioei buruzko ebazpena bi hilabeteko epean emango du, agiriak aurkezteko epearen azken egunetik hasita, eta  ebazpen hori udaleko iragarki-taulan jarriko da ikusgai.

 

a)      Oinarri hauetako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei aurre egin ahal izateko aurrekontuan kreditu nahikorik ez badago, Batzordeko lehendakariak, aurkeztutako eskabideak eta txostenak azterturik, partidaren diru kopuru osoa onarturiko eskarien artean banatuko du. Alegazioak aurkezteko egutegiko 10 eguneko epea emango du.

 

Erreklamazioei buruzko ebazpena bi hilabeteko epean emango du, agiriak aurkezteko epearen azken egunetik hasita, eta ebazpen hori udaletxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai.

 

b)      Dirulaguntzak ematen eta ukatzen dituen ebazpenaren aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango da, ebazpena argitaratu eta 15 egun balioduneko epean.

 

 

8. Dirulaguntza ordaintzea.

 

Dirulaguntzak ordain aldi bakar batean ordainduko zaizkio onuradun bakoitzari, behin ikastaro guztiak amaiturik daudenean.

 

 

9. Onuradunen betebeharrak.

 

·        Dirulaguntza emateak eskatzen dituen baldintza eta betebeharrak interesatuak betetzen dituela egiaztatzea.

 

·        Dirulaguntzaren inguruan euskara-kultura zerbitzuak egin beharreko kontrol eta konprobazio-lanetarako eskatzen dionari men egitea.

 

·        Dirulaguntza ematean kontuan hartutako edozein alderdi, objektibo nahiz subjektibo, aldatuz gero, Euskara-kultura zerbitzuari aldaketa horren berri ematea.

 

·        Dirulaguntza honen xede berarekin bestelako dirulaguntza, diru sarrera edo baliabideak eskuratuko balitu, bai arlo publikotik bai pribatutik, euskara-kultura zerbitzuari horren berri ematea.

 

 

10. Oinarriak ez betetzea.

 

Onuradunak beteko ez balu oinarri hauetan xedaturiko baldintzetako edozein, horrek ekarriko du, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdua duela jakinarazi ondoren, jasotako diru-kopuruak itzuli beharra eta dirulaguntza ordaindu zitzaionetik sortutako atzerapen-interesak ordaintzea ere bai.

 

Halakoetan, diru-kopuru horiek zuzenbide publikoko diru sarreren izaera izango dute.

 

 

11. Lege-hausteak.

 

a)      Administrazioarekiko lege-hausteak dira ondoko jarrera hauek, marroz ala utzikeriaz, besterik gabe, jokatuz gero:

 

·        Dirulaguntza eskuratzea, bete beharreko baldintzak gezurrez estaliz edo eskuratzea galarazi zezakeena gordez.

 

·        Onuradunak hartutako obligazioak ez betetzea, bera errudun delarik.

 

b)      Lege-hauste hauek isunen bidez zigortuko dira, dirulaguntza eskubiderik izan gabe jaso edo aplikatuko balitz edo justifikatuko ez balitz, eta isunaren zenbatekoa jasotakoaren hiru halakoaren artekoa izan daiteke. Lege-hausteak mailakatuko dira kontuan hartuz fede onez ala txarrez jokatu duen, lehen ere horrelakoak egin ote dituen eta ikertze-lanari oztopoak jarri edo ezezkoa eman ote dion.

 

 

AZKEN XEDAPENA

 

Euskararen Euskara-kultura zerbitzuak, aldian aldiko ekitaldi ekonomikoa amaitutakoan, dirulaguntza-programa honen azterketa egingo du, ondoko puntu hauei dagokienez: emaitzak, gizartean duen erabilgarritasuna eta eragina, eta komenigarria den harekin jarraitzea ala kentzea.