Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala
|
225. zenbakia |
Data 2002-11-27 |
20432 orria |
![]()
7 UDAL
ADMINISTRAZIOA
LEZOKO UDALA
Udalerriko kirolari emandako
dirulaguntzak arautzeko araudia. Behin betiko onespena.
![]()
LEZOKO UDALA
02/11/14ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketa, Lezoko kirol-kub eta erakundeei dirulaguntzak emateko araudia.
Behin betiko onespena.
Jendaurrean egon ondoren eta alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartua izan da Lezoko Udalak kirol klub eta elkarteei dirulaguntzak emateko Araudia.
Era berean, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluak agintzen duena bete eta behin betiko onartutako Araudiaren testua argitaratuko dugu orain, oso-osorik.
Lezo, 2002ko azaroaren 15a.—Aitor Sarasola, Alkatea.
(1892) (12604)
LEZOKO UNIBERTSITATEKO UDALEKO AURREKONTUEN KONTURA LEZOKO KIROLARI DIRULAGUNTZAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA
Atarikoa:
Kirola egitea osasuntsua izateaz gain ekimen sozial garrantzitsua izan da gizarte guztietan aspaldidanik.
Gure gizarteak azken urteotan izan duen bilakaeran are garrantzitsuagoa bihurtu da eta bere bi alderdiak (osasunarena eta soziala) indartu egin dira.
Hori kontuan izanik, Lezoko Udalak garrantzitsua irizten dio bere eskura dituen baliabideak jartzea kirola bultzatzeko.
Kirola bultzatzeko arrazoi horiez gain, Lezoko Udalak badu oinarrizko printzipio zenbait ere. Hona hemen labur eta xehe emanak:
—Eraikitzen ari garen Euskal Herria gizarte osasuntsu eta bizia izatea nahi dugu. Kirola horretarako bide eraginkortzat jotzen dugu.
—Ekimen horretan lehiaketa hutsa edo eliteko kirolak berarekin dakartzan zamak (lehiakortasun gordina) alde batera utzi, eta kirol jardun partehartzaile eta hezitzailea bultzatu nahi dugu.
—Kirola era indibidual nahiz kolektiboan egin daiteke. Denak dira beharrezko, udal ekimenak, ordea, ekimen sozial iraunkorra lehenetsi behar du, alegia, herri osoaren parte hartzeari zabalik daudenak. Izan ere, horiek dira jarritako helburuetarako interesgarrienak eta eraginkorrenak.
—Lehiakortasuna baino egokiago ikusten dugunez parte hartzea, kirolean jardutea adin eta gizarte talde guztien eskura jarri beharreko aukera delakoan gaude.
—Hein berean, gizadiaren tradizioak mendez mende sortu dituen kirol guztiak iruditzen zaizkigu garrantzitsu. Hori dela eta, Lezon kirol aniztasuna bultzatu beharrekoa delakoan gaude.
—Aniztasun horren erdian, ordea, Euskal Herrian sortu edo luzaroan erroturik egon diren kirolek lehentasun berezia hartzen dute, eta era horretan bultzatu behar direlakoan gaude.
Ondoren datorren araudia, beraz, Lezoko Udalaren kirol politikaren barruan atal bat besterik ez da, diru-laguntzen banaketari dagokiona, hain zuzen.
Diru laguntza hauek kirol taldeei edo herritarren parte hartzea zuzena duten ekimenei zuzendurik daude. Ez dira, beraz, ekimen partikularrak laguntzeko.
Ekimen partikularra bultzatzeko udalak dagoeneko baliabide andana zabala sortu du (Futbol zelaia, kiroldegia edo igerilekuetan egin daitekeena), hauek beraz, ez dute aparteko diru-laguntzarik jasoko.
Gogoeta Orokorrak.
Euskadiko Kirolaren Legeak (14/98, ekainak 11) bere xedapen orokorretan aipatzen dituen printzipio gidarietan, eta aginte publikoei dagokienez, beste batzuen artean «kirol-elkarteak bideratzea eta sustatzea, bai eta kirol arloko antolakuntza-egitura pribatuak onartzea eta babestea ere» eta «lehiaketa kirola bideratzea eta sustatzea» aipatzen ditu. Printzipio hauei jarraituz eta aurreko legeak (7/85, apirilak 2) herri administrazioei kirol-entitateen zeregina sustatzeko laguntza sistemak izateko ahalmena aitortzeak sortu dituen dinamikak bultzaturik beste ekimenen artean Lezoko Udalak laguntzetarako diru kopuru finko bat aurreikusi du.
Hori dela eta, Lezoko Udalak, araudi honen bidez, Lezon irabazi-asmorik gabeko kirol-talde eta beste kirol entitate batzuentzat dauden dirulaguntzak lortzeko bidea arautu nahi du.
1. artikulua. Helburua.
Oinarri hauek Lezoko kirol klub, kirol elkarte eta kirol taldeei bere egiturak garatu eta finkatu eta bere ohiko jarduera aurrera egiteko dirulaguntzen bitartez laguntza luzatzea dute helburu.
2. artikulua. Onuradunak.
Lezon diharduten irabazi-asmorik gabeko eta nortasun juridiko eta jarduteko gaitasuna duten kirol klub, kirol elkarte edo/eta kirol taldeei zuzenduriko ekimena da. Talde hauek, burutzen dituzten kirol egitasmoengatik jasoko dute laguntza (modalitatea edozein dela ere), kirol jarduera horretan, ordea, ezinbestekoa izango da izaera sozial irekia izatea, alegia, bertan parte hartzea herritarrei irekitzea.
Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta dauden eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzaren erroldetan (edo/eta Euskal Herri mailako erroldetan, hauek sortu bezain pronto) izena emanda duten kirol-talde eta entitateek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. Denontzako Kirola eta Eskola Kirolaren programak edo jarduerak sustatzeko eginiko lanak, bereiziki estimatuko ditu udalak.
Onuradunaren betebeharrak dira:
—Dirulaguntza duen ekintza burutzea.
—Lezoko udaletxean kreditatzea jarduera egiten duela eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzak betetzen dituela.
—Lezoko Udalak egiten dituen ikuskatze-zereginetara jarri.
—Jarduera bera burutzeko beste dirulaguntza publiko batzuk lortu direla jakinaraztea.
—Lezoko Udalean elkarte edo taldearen datuak emanak izatea, horretarako dagoen fitxaren arabera.
3. artikulua. Ebaluazioa eta
dirulaguntza ematea.
4.
Dagokion departamenduko teknikari eta arduradunek ebaluatuko dituzte eskaerak. Erabakietan, aldekoak izanez gero, dirulaguntza kopurua, ordaintzeko modua eta dirulaguntza jaso duen entitateak bete behar dituen baldintza eta betebeharrak agerraraziko dira.
5. artikulua. Kopuruaren muga.
6.
Oinarri-arau hauek arautzen dituzten dirulaguntzetara jo ahal izateko, aurrekontu osoaren %30eko autofinantzaketa bermatu beharko du gutxienez elkarte edo taldeak (kasu berezietan edo egoerak hala beharko balu salbuespenak ezik). Eta dirulaguntza hau jaso ezkero, ezingo da beste laguntza publiko batzuekin bateratuz, ekintzaren edo garatu beharreko programaren kostua baino handiagoa izan. Laguntzaren zenbatekoa, ordea, dagokion departamenduko teknikari eta arduradunek zehaztuko dute ezarritako printzipio eta arauak kontuan hartuz.
5. artikulua. Publizitatea.
Diruz lagundutako ekintzen publizitate guztietan Lezoko Udalaren laguntza agerrarazi beharko da.
7. artikulua. Eskararen
erabilera.
8.
Euskararen erabilera herri mailan abian jarritako normalizazio irizpideei egokitua beharko du izan. Irizpide hauek arreta bereziz zaintzen dute herritarrei begira egiten den komunikazio oro (karteleria, hiruorrikoak, megafonia) eta kirol jardunaren barne garapena bera (kirolariekiko ahozko zein idatziko harremana, barne funtzionamendua).
Hori dela eta bitan banatuko dira hizkuntzarekiko betekizunak:
1.Ezinbestean bete beharrekoak.
Karteleria orokorra ezin izango da inoiz erdara hutsean kaleratu. Ele bitan egiten denean euskarazko testuari lehentasunezko tratamendua emango zaio (Udaletxeko euskara zerbitzuak lan hori egiten laguntza eskainiko du).
Karteleria haur eta gazteei zuzendua denean euskara hutsean izan beharko du ezinbestean.
Megafonia bidezko komunikazioa euskara hutsean izango da salbuespenik gabe, azken urteetan hartutako ildoari jarraituz.
Argitaratzen den beste edozer gauzak irizpide berdinak jarraitu beharko ditu (aldizkariak, liburuak).
2.Normalizazio bidean jarri beharrekoak (udalarekin hitzartuak eta ezarritako epeetan bete beharrekoak).
Kirolariekin harreman zuzenean dihardutenak (Entrenatzaile eta laguntzaileak). Kasu bakoitza aztertu eta bi aldeen artean onartutako euskalduntze plana egin eta bete egin beharko da. Funtsezkoa irizten diogu alor hau euskalduntzeari, batik bat haur eta gazteekin zuzeneko harremanean diharduten horien kasuan.
Elkartearen barne funtzionamendua, ahozkoa nahiz idatzizkoa, hau berau ere normalizazio bidean sartu beharko da, beti ere, bi aldeen artean hitzartutako planaren arabera.
Udaleko Euskara saila izango da honen jarraipen eta ebaluazioaren ardura izango duena.
7. artikulua. Ez betetzea.
Oinarri-arauotan edo dirulaguntza ematearen erabakian finkatzen diren betebeharretako edozein bete ezean, erabakia berraztertuko da eta, hala badagokio, eman den diru-kopurua deuseztatu edo gutxitu egingo da.
Era berean, diruz lagundutako entitateak beregain hartuko ditu udal arauak bete ezean, hirigintzakoak nahiz bestelako edozein, aipatzen diren ondorioak.
9. artikulua. Dirulaguntzen
kontrola.
Lezoko udalak, garrantzitsu diren alderdiak frogatzeko eta aurkeztutako datuak benetakoak direla eta eman diren dirulaguntzak behar bezala erabiltzen direla egiaztatzeko eskubidea gordetzen du.
10. artikulua. Interpretazioa.
Oinarri-arau hauen interpretazioari buruz edozein zalantza izanez gero, Lezoko Udaleko Euskara, Kultura eta Kirola sailak erabakiko du.
10. artikulua. Bukaerako xedapena.
2001eko aurrekontuaren dirulaguntzak banatzeko eragingo du araudi honek eta indarrean jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
I.go
ERASKINA:
LEZOKO KIROL TALDEEN EGITURAK ETA OHIKO JARDUERA GARATZEKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DUTEN OINARRI-ARAU ESPEZIFIKOAK
1.Helburua.
Lezoko kirol klub, kirol elkarte eta kirol taldeek bere barne egitura finkatu eta ohiko jarduera garatzera zuzenduriko dirulaguntzak arautzea eta ematea dute helburu oinarri-arau hauek.
2.Onuradunak.
Oinarri-arau hauek arautzen dituzten dirulaguntzak eskatu ahal izateko, kirol klub, elkarte edo taldeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte (2001/02 denboraldiari edo 2001. urteari dagozkionak):
a.Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea (edo/eta Euskal Herri mailako erregistroetan, hauek sortu bezain pronto).
b.Identifikazio Fiskaleko Kodea edukitzea eta egunean egotea betebehar fiskaletan.
c.Egoitza soziala Lezon kokaturik izatea eta bere jarduera udalerrian garatzea ere (eremu bereziak behar dituzten modalitateak ezik).
d.Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen arautegia betetzea.
Mendizaletasuna,
ehiza, zikloturismo eta mushing
kirol modalitateek, modalitatearen barne estruktura eta praktika motaren
ezaugarriak kontuan hartuta, antolatutako ekintzen arabera jasoko dituzte
dirulaguntzak.
3.Irizpideak.
Diru-laguntza hauen banaketaren oinarrian dauden irizpideak honako hauek dira:
A.Bereziki bultzatu nahi dira:
Herri partaidetza duen kirola.
Euskal Herriko kirolak.
Euskararen erabilera normalizatua egiten duen kirola.
Herritarren gozamenerako ikuskizuna eskaintzen duen jarduera.
Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzea laguntzen duen kirola.
Eskola kirola sustatzeko hitzarmenak.
Natura gozatu eta hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen duten kirolak.
Adin talde guztien parte hartzea.
Kirol modalitateen aniztasuna.
Emakumeen partehartzea.
4.Instalazioen erabilpena.
2. artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituzten kirol klub, kirol elkarte edo/eta kirol taldeek entrenatzeko eta partiduak jolasteko ez dute alokairurik ordaindu beharko Lezoko udalaren instalazioak erabiltzen dituzten bitartean. Beste alderdi guztietan instalazioak erabiltzeko indarrean dauden araudiak eta beste erabiltzaile guztiek betetzen dituzten baldintzak bete beharko dituztelarik.
Hori horrela izan dadin, Lezoko taldeek jasoko duten erabilpen eskaera orria era zuzenean betea aurkeztuko dute.
Laguntza hau saio eta partidu ofizialetarako luzatuko da soilik. Beste kasuetan instalazio bakoitzak duen araudietara egokitu beharko delarik.
5.Eskaerak eta aurkezteko epea.
Eskaeraren aurkezpenak ez du dirulaguntzaren gauzatzea bermatzen, dirulaguntza guztiek, berez, izaera diskrezionala baitute.
Aipaturiko baldintzak betetzen dituzten eta dirulaguntza jaso nahi lituzketen kirol klub, elkarte edo taldeek Lezoko Udaletxean eskaera sartu beharko dute eta honako dokumentazioa aurkeztu:
—Aurreko urtealdiari edo denboraldiari dagozkion ekintzen memoria eta gestio ekonomikoa (aurkeztua ez balego aurretik).
—Araututako denboraldiko egitasmoa.
—Araudi honek arautzen duen urte edo denboraldiko gastu eta sarreren aurrekontua.
—Talde-kopurua kirol-modalitate bakoitzean.
—Taldearen kirolari federatuen kopurua eta izen-zerrenda, dagokion federazioak emanda.
—Indarrean dagoen lizentzia duten entrenatzaileen edota arbitroen kopurua eta izen zerrenda eta haien kategoria, dagokion federazioak emanda.
—Lezoko Udalarekin taldeak egindako kolaborazioak kirol ekintzak sustatzen edo instalazioak kudeatzen.
—Herritar guztiei zuzenduriko sustapeneko kirol-ekintzen antolaketa (egin den ekintza bakoitzaren dokumentazioa erantsirik).
—Eskola kiroleko ekintzak garatzeko ikastetxeekin eginiko lankidetzak (sinatutako hitzarmenen kopia erantsi).
—Beste entitate publikoetatik jasotako edo aurreikusitako dirulaguntzak.
Dokumentazio hau ez bada aurkezten, dirulaguntzari uko egiten zaiola ulertuko da. Era berean, datuen ezkutatze eta/edo faltsutzeak onartutako dirulaguntzak, eta behar izanez gero, aurrerantzean eman litezkeenak ere, jasotzeko eskubidearen galtzea erakarriko luke.
Eskatutako dokumentazio guztia aurkezteko epea 2002ko ekainaren 28an bukatuko da. Epea amaitu ondoren 16 egun naturaleko aldia emango da emandako okerrak zuzendu edo kasu bakoitzean falta litekeen dokumentazioa aurkezteko.
6.Dirulaguntzen zenbatekoak finkatzeko kriterioak.
Ohiko jarduera laguntzera zuzenduta dagoen diru kopurua ondoko kontzeptu hauen artean banatuko da:
|
Kirol lizentzien kopurua |
16.768 |
|
Udalarekin lankidetza kirolaren sustapenean |
1.202 |
|
Kirol titulazioak |
1.202 |
|
Eskola kirolean dabiltzan ikastetxeekin hitzarmenak |
451 |
|
Herritar guztiei zuzenduriko ekintzak antolatzeagatik |
451 |
|
Euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak |
1.202 |
|
Ezohiko ekitaldietara joateko |
1.352 |
|
Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzea laguntzen duen kirola. |
601 |
|
Numero de licencias deportivas |
16.768 |
|
Colaboración con el ayuntamiento para impulsar el deporte |
1.202 |
|
Titulaciones deportivas |
1.202 |
|
Convenios con centros de enseñanza para desarrollar el deporte escolar |
451 |
|
Organización de actividades dirigidas a todos los vecinos |
451 |
|
Iniciativas para normalizar el uso del euskara |
1.202 |
|
Para acudir a actividades extraordinarias |
1.352 |
|
Deporte que permita estrechar las relaciones con los deportistas de Nafarroa, Zuberoa y Lapurdi. |
601 |
Diru kopuru hau atal bakoitzean izandako puntu guztien artean zatituko da ondorengo ataletan azalduko den modura, eta era horretara kalkulatuko da atal bakoitzeko puntu baten balio ekonomikoa. Balio ekonomiko hori kirol klubak atal bakoitzean lortutako puntuekin biderkatuko da, eta atal guztien emaitzen batuketak dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa zehaztuko du.
|
Kontzeptua |
Puntuak |
|
· Kirol lizentzia federatuen kopurua: -lizentzia bakoitzeko -Lezoko herritarren lizentzia bakoitzeko -Lezoko emakumeen lizentzia bakoitzeko -pilota eta herri kirolak Ikastetxeetako infantil eta kadete mailetako eskola kiroleko lizentziak, klubeko lizentziatzat hartuko dira, klubak ikastetxe horiekin erlaziorik mantentzen baldin badu. Eskolako lizentzia horiei, goian ezarritakoaren balorazioaren doblea aplikatuko zaio (Futbolaren kasuan balorazio horren erdia aplikatuko zaio). |
0.5 1 1.5 3 |
|
· Kirol titulazioa Maestria/Goi mail. entr. duen soin hezkuntza. lizentz. Goi mailako entrenatzailea edo soin hezkuntzan lizentz. Erdi mailako entrenatzailea Begirale titulatua Arbitroak |
10 8 4 2 2 |
|
· Eskola kirolean dabiltzan ikastetxeekin hitzarmen bakoitzeko. Kontzeptu honetan eta kirol modalitate bakoitzarengatik gehienez 150'25 euro jasoko dira. |
1 |
|
· Herritar guztiei zuzenduriko ekintzak antolatzeagatik. Ekintzak aztertu ondoren 5 puntu arte banatzerik egongo da ekintza bakoitzarengatik. |
|
|
· Udalarekin lankidetza kirolaren sustapenean. · Ekintza puntual bakoitzeko · Izaera jarraituko lankidetzagatik (udalak bere kirol egitasmoa aurrera eramateko kirol taldeen beharra izaten du batzuetan; lankidetza udalak honelako batean laguntzeko eskatzen duenean izaten da). |
1 6 |
|
· Ezohiko ekitaldietara joateko Gipuzkoako Lurralde historikotik kanpo ospatzen diren egutegi ofizialeko ezohiko lehiaketetara joateagatik edo kirol modalitate berezietako egutegi ofizialeko lehiaketa arruntetara joateagatik kirol modalitate honek praktikarako eremu bereziak eskatzen baditu. 3 dirulaguntza egongo dira; gutxienez 300'51 euro eta gehienez 450'76 eurotakoak beti aurrekontuaren %50a gehienez ordainduko delarik. Aurkeztutako eskaeren artean hiru aukeratuko dira, eta dirulaguntza garraioa ordaintzera zuzenduko da beti. |
Ekimen bakoitzari diru kopuru finkoa aurrekontua agortu arte |
|
· Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzea laguntzen duen kirola. Bi dirulaguntza emango dira udal teknikariaren txostenaren arabera eta beti garraioa ordaintzera zuzenduko da. |
Diru kopuru finkoa |
|
· Euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak. Aurten begirale euskaldun berriak hartzeagatik eta begirale euskaldunak izateagatik jasoko da dirulaguntza. Berriak hartzeagatik izateagatik baino diru kopuru bikoitza jasoko da, kopuru hau gehienez 300'51eurotakoa izango delarik. |
|
|
Conceptos |
Puntos |
|
· Número de licencias deportivas federadas: |
|
|
Por cada licencia -Por cada licencia correspondiente a un vecino de Lezo -Por cada licencia correspondiente a una mujer de Lezo -Pelota y herri kirolak Las licencias escolares deportivas de las categorías cadete e infantil de los centros de enseñanza se considerarán licencias de club, si el club tuviera un convenio con los centros para esa modalidad. A esas licencias escolares se les aplicará el doble de la valoración establecida arriba(En el caso del fútbol se le aplicará la mitad de esa valoración). |
0.5 1 1.5 3 |
|
· Titulación deportiva Lic. en educación física con maestría o entr. Superior. Entrenador de grado superior y licenciado en educación física Entrenador de grado medio Monitor titulado Árbitros |
10 8 4 2 2 |
|
· Por cada convenio con los centros de enseñanza que desarrollan el deporte escolar. Bajo este concepto y por cada modalidad deportiva como máximo se recibirán 150'25 euros. |
1 |
|
· Por organizar actividades dirigidas a todos los vecinos. Después de examinar las actividades, se podrán repartir hasta 5 puntos por cada actividad. |
|
|
· Cooperación con el Ayuntamiento en la promoción del deporte. · Por cada actividad puntual · Por la cooperación de carácter continuo (el ayuntamiento para llevar a cabo sus proyectos deportivos necesita a veces la ayuda de grupos deportivos; la cooperación surge cuando el ayuntamiento pide ayuda en estas ocasiones). |
1 6 |
|
· Por acudir a actividades extraordinarias Por acudir a competiciones extraordinarias del calendario oficial que se celebran fuera del Territorio Histórico de Gipuzkoa o competiciones ordinarias del calendario oficial de modalidades deportivas especiales, cuando estas modalidades requieran unas zonas especiales para su práctica. Existirán 3 subvenciones; como mínimo de 300'51 euros y como máximo de 450'76 euros, pagándose siempre como máximo el 50% del presupuesto. Entre las solicitudes presentadas se escogerán tres. Estas subvenciones se destinarán siempre a sufragar el gasto de transporte. |
A cada iniciativa una cantidad fija hasta que se agote el presupuesto |
|
· El deporte que permite estrechar las relaciones con los deportistas de Nafarroa, Zuberoa y Lapurdi. Se darán dos subvenciones según el informe del técnico municipal y siempre se destinarán a pagar el transporte. |
Una cantidad fija |
|
· Iniciativas para normalizar el uso del euskara. Este año se recibirá la subvención por coger a monitores euskaldunes nuevos y por poseer monitores euskaldunes. La incorporación de nuevos monitores euskaldunes se valorará el doble que aquellos monitores euskaldunes que ya pertenezcan a la entidad., pudiéndose percibir como máximo una cantidad de 300'51 euro por este concepto. |
|
7.Dirulaguntzaren ordainketa.
Dirulaguntza ematea onartu ondoren, ordainketa era honetan gauzatuko da:
—Dirulaguntzaren %60 gastuen konturako aurrerakin moduan, hura onartzen denean.
—Gainerako %40, Lezoko udaletxean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Salbuespen gisa eta egoerak horrela eskatzen duenean, portzentai horiek aldatzerik egongo da. Aldaketa eskaera, kiroletako sailari luzatuko zaio behar bezalako txosten baten bitartez arrazoituz. Eskaera aztertu ondoren, bidezkoa ikusten bada, kiroletako sailak aldaketa proposamena egingo du.
Bigarren ekarpen hori jaso ahal izateko, onuradunak urteko memoria aurkeztu beharko du; agiri guztiekin batera, bertan izandako gastuak eta sarrerak ondo zehaztuz.
Memoria, 2001/2002 denboraldiari dagokionean, 2002ko irailaren 13 baino lehen eta, 2002 urte naturalari dagokionean, 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen, aurkeztu beharko da.
Entitate bakoitzak aurkeztutako aurrekontua beteko ez balitz eta jasotako dirulaguntza araudi honek definitzen dituen portzentajeetatik gora joko balu, edota aurkeztutako datuek aldaketak jaso izango balute denboraldian zehar eta behar baino gehiago kobratu izan balitz, kasu bakoitzean emandako aldea itzuli beharko luke entitateak gehienez ere 60 eguneko epean.