| 72. zenbakia | Data 1999-04-21 | 6186 orria |
LEZOKO UDALA
Urteko programa zein ekintza puntualetarako dirulaguntza
eskabideak bideratzeko araudia.
1. Arautegiaren helburua, udalerrian interes kultural duten iharduerak sustatzeko laguntza ekonomikoak nori eman arautzea.
2. Lezoko Udalerrian kultur iharduerak garatzen dituzten irabazi helbururik gabeko gazte elkarte, kultur elkarte, erakunde edo pertsona fisiko zein juridiko guztiek eska ditzakete diru-laguntzak.
3. Dirulaguntzak eskatzeko honako baldintza hauek bete beharrekoak dira:
3.1. Iharduera esparrua udalerriarentzat interesgarria izango da.
3.2. Ekintzak oro har herritarrentzat irekiak izango dira. Hau da, sexu, arraza edo bestelako bazterketa motak ez dute dirulaguntzarako aukerarik izango.
4. Eskabideekin batera honako dokumentazio hau ekarri behar da:
4.1. Elkartearen izena, helbidea, telefonoa eta burutzen duen ekintzaren berri zehatza.
4.2. Ordezkariaren edo burutu nahi den programaren antolaketaz arduratzen denaren N.A.N. fotokopia, eta zuzenean aurkitzeko telefonoa.
4.3. Bankuko kontuaren zenbakia. Kontuaren titularra Elkarteak berak, edota arduradunak, izan behar du.
4.4. Urtean zehar egiten diren ekintzen programa eta, behar izanez gero, dirulaguntza eskatzen den ekintza puntualarena. Bertan hau adieraziko da:
4.4.1. Iharduera programa burutzeko aurrikusitako epea eta datak, metodologia, aurrikusitako helburuen deskribapena eta herriko zein alorrei dagoen zuzendua.
4.4.2. Diruz lagundu nahi den urteko programaren txosten zehatza. Bere-bat ekitaldi horretarako aurrikusten diren sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza.
4.4.3. Beste erakunde publiko edo pribatuetatik hartu diren dirulaguntzen aitorpen zineztatuta. Iharduera berarentzat beste erakunde edo organismoren bati subentziorik eskatu al zaien adieraziko da.
5. Programa bakoitzeko txostena aurkezteaz aparte,
beharrezko da aurreko ekitaldiari buruz txosten-balantzea, fakturak eta, balego,
dokumentazio grafikoa aurkeztea.
6. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezkoa da ohiko ekintzen programa eta dagokion presupostua abenduaren 31 baino lehen aurkeztea. Elkarte eskatzailearen egoerak honela aginduta, edota ezbeharrez beharturik, malgutasunez jokatu ahal izango da.
7. Eskabide oro Kultur Ordezkaritzak edo Kultur
Batzordeak aztertuko dituelarik, onuradun gertatu elkarteei aditzera emango zaie
eta dagokien ordainketa aurrerago zehazten den era eta epeetan egingo da.
8. Dirulaguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko, besteak beste, hurrengo alorrak baloratuko dira:
8.1. Iharduerak duen proiekzio soziala.
8.2. Bazkide edo balizko partaide kopurua.
8.3. Beste talde edo elkarteekin antolatutako programen elaborazioa.
8.4. Eramandako iharduera.
8.5. Entitatearen baliabideak.
9. Ez dira subentzioaren barruan sartu ahal izangotankerako kontzeptuak: Dieta, bazkariak, etab.
10. Dirulaguntzaren zenbatekoa. Ekintza izaeraren
arabera izango bada ere, Udalak interes handikotzat jotzen dituenak salbu, ezin
izango dute %100 jaso.
11. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: onarpena ondoren %60 eta gainontzeko %40 iharduera justifikatu ondoren. Bestelako ordainketa mota beharko balitz, eskarian bertan azaldu beharko litzateke.
12. Elkarte batek, arrazoi justifikaturik gabe, bere programa beteko ez balu, dirulaguntza eten edo erreklamatu ahal izango da. Hala balitz ukatu egingo litzaioke subentzioa eta emandako dirua itzuli egin beharko luke.
12.1. Era berean jokatuko da Euskararen erabilera
normalizatzeko Udal-Araudian xedatutakoa betetzen ez bada.
13. Ekintzen memoria.
13.1. Diruz lagundutako ekintza puntualetarako,
programa amaitu eta hilabetetik aurrera, burututako ihardueraren memoria xehatua
aurkeztuko da.
13.2. Ohiko izaera duten programetarako, abenduaren 20a baino lehenago burututako egitarauaren memoria xehatua aurkeztuko da.
14. Arrazoi justifikaturik gabe goian aipaturiko baldintzaren bat ez betetzeak hurrengo ekitaldirako dirulaguntzen deialditik kanporatzea suposatuko lioke elkarte horri.
15. Arautegi honen interpretazioari edo garapenari
buruz sor daitezkeen zalantzak, dagokion batzordeak ebatziko ditu.
16. Diruz lagundutako ekintzaren izaera azterturik, Udalak beharrezkoa ikusiz gero, errespontsabilitate zibileko asegurua eskatuko die antolatzaileei.
17. Ordenantza honen arabera, Gobernu Batzordeari dagokio dirulaguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakitzea.
Lezo, 1999ko martxoaren 30a.—Alkatea.
(338) (3796)