| 193. zenbakia | Data 2003-10-10 | 17976 orria |
Iragarkia
Udalbatzak 2003ko apirilaren 11an egindako Osoko Bilkuran onartu zuen «Bizitegitarako hiri-lurzoruan finkaturiko zenbait esparrutan kokatutako lokalen erabilpena, tertziariotik bizitegitara, aldatzera eraman bide duten jarduerak Arautzeko Ordenantza.
ZERGATIEN AZALPENA
I
Etxebizitza gaietako eta planeamendu eta gestio urbanistikoko
neurri premiazkoei buruzko ekainaren 30eko 17/1994 Legeko zergatien azalpenean
seinalatzen da «Euskadiko Elkarte Autonomoan etxebizitzaren garestitzeak azken
urte hauetan arazo larria eta udalerri guztietara zabaldua sortu du eta, horren
eraginez, gaur egun, biztanleriaren portzentaje oso handiak ezin du etxebizitza
bat eskuratu.» Egoera horrek botere publikoen aldetik exijitu egiten du neurri
egokiak hartu beharra, etxebizitza duin bat edukitzeko pertsona orok duen
eskubidea errealitate bihur dadin.
II
Lezoko udalerria ez da arazo horretatik at geratzen, bizitegi-garapena handia izan den arren Planeamendurako Arau Ordezkatzaileak behin-betiko onartu ziren ezkero eta bizitegitarako lurzorua lortzeko ondoren egin diren Aldakuntza puntualak direla medio.
Gaur egun udal planeamendu urbanistikorako Arau Ordezkatzaileen egokitzapen eta berrikuntza egiten ari da, eta aurreikusirik dago ezen, horretan, bizitegitarako sektore berriak definitu behar direla. Dena den, prozesu horrek ez dauka berehalakotasun nahikoa aipatutako arazo hori epe laburrean arindu ahal izateko.
III
Bestalde, detektatu da, halaber, udalerriko zenbait
bizitegi-esparru finkatutan eraikitako patrimonio garrantzitsu bat eskura
dagoela, hain zuzen eraikinen behe oinetan kokatutakoa, erabilpen tertziariorako
aurreikusia eta baina, joera berrien ondorioz, gaur egun jarduerarik gabe
daudenak. Etekinik gabeko aktibo eraikiak dira beraz, eta gainera, gehienetan,
hiri-paisajearen degradatu itxura eragiten dute.
Lezoko biztanleek, xehetasun hori ezagutzen zutenez, behe oin horiek etxebizitzatarako erabiltzeko komenigarritasuna adierazi zuten jadanik «Lezoko Hirigintza parte hartze Plana» garatzeko prozesuan zehar, alegia, herriaren etorkizuneko udal planeamenduak segitu beharreko jarraibideak lantzen hiritarren partehartzea sustatzeko xedez Lezoko Udalak bultzatutako ekimenean.
Horregatik uste da, zenbait lokalek, prozedura arautu eta kontrolatu baten bidez, beren egoera aldatu ahal izango lukete bizitegi-erabilpena hartuz. Zentzu horretan, horri buruz informazioa eskuratzeko partikular askok Udalaren aurrean, azken aldi honetan, aurkeztu dituzten askotariko kontsultak kontuan hartu beharrekoak dira.
IV
Nolanahi ere, plangintza orokorra ezkero, zenbait ordenamenduk finkatu zuten jadanik behe oinak etxebizitza-erabilpenetara xedatzeko helburua. Hori da, esate baterako, UAD1, UAD2, UAD5, UAD7, 4. Polígonoa, Andreseneko Tolarieta eta Goiko Plaza esparruei eta, halaber, 1 Sektoreari, dagokienez Arau Ordezkatzaileen Aldaketa Puntualaren kasua.
Ildo horri jarraiki, Lezoko Udalak aurrerapen bat idatzi du Planeamenduko Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntualerako Hirigune Zaharra, Hirigunea, Hirigunearen kanpo-ingurua, 3 eta 5 Poligonoak eta 2 Sektorea esparruei dagokienez. Dokumentu horretan aipaturiko esparruetako erabilpenen kalifikazio berri zehaztua egiten da, printzipioz erabilpen tertziariora edo garajetara xedaturiko behe oin eta tarteko solairuetan etxebizitza-erabilpena ere bideratzeko aukera emanez, betiere zenbait baldintza betetzekotan, horien arauketa ordenantza baterako lagatzen delarik Planeamenduko Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntualaren dokumentuaren arabera. Zentzu horretan, beraz, justifikatu egiten da ordenantza honen formulazioa.
V
Orain bultzatzen diren jokabide horiek etxebizitzen zenbatekoaren gehikuntza ekarriko dute eta, horregatik, etxebizitzen eta espazio libreetako sistemaren arteko erlazioa mantentzeko helburuz, ordenantza honetan aintzat hartzen da alde hori. Horregatik, jarduera bakoitzaren promotoreari exijitzen zaio ekarpen ekonomiko bat egin dezala Udalaren alde; Udalak, bere aldetik, ekarpen horien emaitza osoa bideratu beharko du lurzoru erosketara, goian aipaturiko arau ordezkatzaileen aldaketa puntualean espazio libreen sistema orokor gisa xede horrekin kalifikaturiko lurrak hala adskribatzeko.
VI
Lezoko Udalak igarri du ezen, gaur egun bizitegi-erabilpena
zilegi ez duten lokaletan erabilpen hori bideratzeak, hori dagokien etxeen
ustiapen urbanistikoaren gehikuntza suposatzen duela, horrek
espekulazio-operazioak eragin ditzakeelarik zeharo ordenantza honen helburuen
kontra, honen xedea biztanleria-sektore xumeenei etxebizitza bat eskuratzeko
aukera erraztea baita. Horregatik, Lezoko Udalak atzeraeragite eta
eroslehentasun eskubidea bere alde eratzea exijituko du, prezio tasatu bat
markaturik, etxebizitza bihurtuko diren lokalen gain, horretarako
erabilpen-aldaketa eskatzen dutenekin izenpeturiko hitzarmenetan.
VII
Irisgarritasunaren Sustapenerako abenduaren 4ko 20/1997 Legeak erabakitzen du, bizitegi-erabilpenetara xedaturiko oin berriko eraikinek bermatu egingo dutela bertarako irisgarritasuna 4.2 artikuluan seinalatzen diren irizpideen arabera.
Ordenantza honetan arauturiko erabilpen berrietara lokalak egokitze hori «eraikin berrietan» gertatzen ez denez, aipaturiko artikulua ez litzateke aplikagarri kasu horietan, Legeko 4.4 artikulua aplikatu beharko litzatekeelarik, eta apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren «Urbanizazioen eta eraikinen eraberritze, handiagotze eta aldatze obrak» delako V Eranskineko 2.4 eta 2.5 artikuluak, haren bidez onartzen baitira hiriguneetako, espazio publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun-kondizioei buruzko arau teknikoak.
Nolanahi ere, udalaren borondatea da, irizpide orokor gisa, etxebizitza berrirako irisgarritasuna edota sarbide erraza kontuan eduki dadila eta jarduketa bakoitzean bete dadila. Bakar-bakarrik, hori bete beharrak proposaturiko helburuei dagokienez oker handia erakarriko balu, baimandu ahal izango litzateke, salbuespen gisa, etxebizitzaren inguru hurbila ez egokitu beharra aldakuntza hori haren barruan egiten dela ulerturik.
VIII
Azkenik, bistan da Ordenantza honen aplikazioa ezin dela egin era kontrol-gabean bizitegitarako hiritar lurzoruaren edozein esparrutan.
Izan ere, mantendu egin nahi dira Herriko puntu zentralak, hirigune historikoko fatxada nagusiak, herritarren arteko harremanetarako esparru gisa, eskualdeko nahiz bertako mailan, eta beraz, lortu nahi den hiri-ereduak gomendatzen du bilgune diren eta erakarpena duten toki horietako behe oinetan erabilpen tertziarioak mantentzea. Espazio horiek zehatzago definitzen dira I Eranskinean.
1. artikulua.Helburua.
Ordenantza honen helburua, tertziariotik bizitegitara
erabilpen-aldaketa dakarten jarduerak arautzea da, bizitegitarako hiri-lurzoru
finkatuko zenbait esparrutan kokaturiko lokaletan.
2. artikulua.Aplikazio esparrua.
Ordenantza honen aplikazio esparrua, Hirigune Zaharra, Hirigunea, Hirigunearen kanpoko ingurua, 3 eta 5 poligonoak eta 2. Sektoreko esparruei dagokienez, planeamenduko arau ordezkatzaileen aldaketa puntualaren planoan definitutakoa da.
Ondorio horietarako, behe ointzat ulertzen da bere azalera eraikiaren ehuneko berrogeita hamar baino gehiagokoan eraikinaren beraren erreferentzia-kotarekin bat datorrena.
Aparteko zenbait kasutan, aukera ematen da, gainera, zegokien planeamenduan erabilpen tertziariotara xedatzen ziren beste oin batzuen erabilpena aldatzeko ere. Espreski debekaturik geratuko da ordenantza hau sotoetako oinetan aplikatzea.
3. artikulua.Bizigarritasun baldintzak.
Etxebizitza eta Gizarte Arazoetarako Kontseilariaren 2002ko abenduaren 30eko Aginduan ezartzen diren eraikuntza-baldintzak bete beharko dira, haren bidez onartzen baitira Babespen Ofizialeko Etxebizitzen Diseinuaren Ordenantzak.
Garaiera librea 3 metro baino gutxiago duten arkupe-fatxadetara ematen duten aireztapen-zuloak ez dira onartuko.
4. artikulua.Baldintza estetikoak eta diseinuzkoak.
Hiritar giroak babesteko helburuz, etxebizitza berriaren fatxadaren tratamendua hura kokaturik dagoen etxeko gainerako materialetara eta haien konposiziora egokituz moldatu beharko da. Aurkezten den proiektuak grafikoki azaldu beharko du, fatxada guztiei eta bakoitzari dagokienez, baldintza honen justifikazioa.
5. artikulua.Irisgarritasun baldintzak.
Etxebizitza berrietarako sarbidea haiek kokatu dauden
eraikineko barne zirkulaziorako elementu komunetatik barrena egin beharko da.
Sarbide hori posible ez litzatekeen kasuan, salbuespen gisa, baimendu ahal
izango da aurrez aurre duen espazio publiko ez-eraikitik zuzenean egitea.
Sarbidea eraikinaren kanpotik egingo litzatekeen kasuan, apirilaren 11ko 68/2000
Dekretuaren V. Eranskinean finkatzen diren arauak betetzen direla bermatu
beharko da, haren bidez onartzen baitira hiriguneetako, espazio publikoetako,
eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako
irisgarritasun-kondizioei buruzko arau teknikoak. Baldintza horiek salbuetsi
ahal izango dira haiek betetzeak helburu nagusietatik desbideratze garrantzitsua
suposatzen dutenean, arazo hori espreski kasu bakoitzean Udal Zerbitzu Teknikoek
aztertu eta justifikatu beharko dutelarik.
6. artikulua. Erabilpen-aldaketa, obra eta lehen erabilpenerako lizentzia lortzeko Prozedura. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Epeak.
6.1. Erabilpen-aldaketarako lizentzia.
Lokala Ordenantza hauetako 2. Artikuluan sartzen direnetakoa
dela aldez aurretik egiaztaturik, lokalaren jabeak horretarako aurkeztuko duen
eskabide baten bidez ekingo zaio prozedurari, lokalaren jabetza hori Jabetza
Erregistroak emandako ziurtagiri sinple baten bidez egiaztatuz.
Eskabide horrekin batera ondorengo dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
—Erabilpen berriaren memoria zehatza eta justifikatzailea, lokalaren azalera eta sarbide-arazoaren konponketa-proposamena seinalatuz.
—Kokagunearen planoa 1:500 eskalan, bertan finkaren egoera argi
eta garbi azalduz kokaturik dagoen bloke edo etxe-sail osoaren mugako bide
publiko eta partikularrak markatuz. Plano horretan seinalatuko dira orientazioa,
lerrokadura eta sestra ofizialak eta, halakorik balu, etxe-sailaren erdiko
patioaren perimetroa, eta halaber seinalatuko da ea dagoen eraikina aipatutako
lerrokadura eta sestrei egokiturik aurkitzen den ala ez.
—Oin eta fatxaden planoa 1/100 eskalan, zeharo eta osorik ulertzeko behar diren sekzio guztiekin.
Udal Zerbitzu Teknikoek, txosten tekniko baten bidez, bertan
etxebizitza bat moldatzeko lokalak duen gaitasuna baloratuko dute, ordenantza
honetako 3. Artikuluan finkaturiko irizpideen ildotik. Txosten hori nahitaez
eman beharko da eskabidea aurkeztu denetik bi hilabeteko epearen barruan.
Baldin eta lokalak behar diren baldintzak betetzen baditu eta aldeko txosten teknikoa badu, udal organo eskudunak erabakiko du obra lizentzia ematea eta erabilpena behin-behinik baimentzea eta akordio horretan bertan adieraziko du jarduerari dagozkion karga urbanistikoen kopurua zenbat den.
Obra lizentzia emateko eta erabilpena behin-behinik baimentzeko organo eskuduna Udalaren Alkate-Lehendakaria izango da.
Erabilpen-aldaketa hori, jabeak eta Alkate-Lehendakariak izenpetuko duten Hitzarmen baten bidez gauzatuko da, hartan karga urbanistikoen zenbatekoa eta ordaintzeko era markatuko direlarik. Hitzarmenaren izenpetzea erabilpen-aldaketaren lizentzia eman baino lehen egin beharko da. Hitzarmen horretan jasoko da halaber tanteo eta atzera-eragite eskubidea Lezoko Udalaren alde, horren bidez egokituko zaiolarik erosteko lehentasun eskubidea baldin eta hitzarmen urbanistikoari legokiokeen ondasun onibarra titularrak besterenganatu nahi izango balu.
Baldin eta Hitzarmen hori seinalatutako epearen barruan izenpetuko ez balitz eskatzaileari egotzi dakiokeen kausaren batengatik, prozedura atzera hasierara bueltatuko da, alegia, beste eskabide bat aurkeztu beharko da.
Esandako hori guztia hirugarrenen eskubideren kalterik gabe eta jarduerak eska litzakeen jabetza horizontaleko tituluaren aldaketen kalterik gabe egingo da.
Behin-behineko erabilpen-aldaketarako eskubidea Hitzarmena izenpetzeko unean eta horrekin batera egin beharko den karga urbanistikoaren ordainketa egindakoan eskuratuko da. Hitzarmen horren eredua dokumentu honi bateratu zaio eranskin gisa.
6.2. Obra lizentzia.
Etxebizitza berria moldatzeko obretarako lizentzia lortzeko, interesatuak aurkeztu beharko du, Hitzarmenaren izenpetzetik hasita bi hilabeteko epearen barruan, eskabidearekin batera proiektu tekniko bat teknikari eskudun batek sinatua eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatua.
Lizentzia ematen denetik aurrera, eskatzaileak hiru hilabeteko epea izango du obrari ekiteko, gehienez bost hilabeteko epearen barruan burutu beharko duelarik. Salbuespen gisa eta era justifikatuan, hiru hilabeteko luzamendua eman ahal izango da, nolaz eta Ordenantza honen indar denbora iraungitzetik hurbil ez dagoen behintzat.
Obra lizentziaren titularrak hura besterenganatu ahal izango du xehetasun hori Udalari jakinaraziz, Udalak dagokion erabakia hartuko duelarik, eta ulertuz ezen, horrekin batera, erabilpen-aldaketaren lizentziarengatik eta Hitzarmenarengatik eskuraturiko eskubideak ere eskualdatzen direla. Jakinarazpen hori saltzaileak eta erostunak, biek ala biek, izenpeturik egon beharko da.
Hitzarmena izenpetzen denetik hasita urtebeteko epearen barruan obra buruturik eta etxebizitza habitaturik kausitu beharko dira, obrei ekiteko luzamenduren bat eman zaion kasuan izan ezik.
6.3. Lehen erabilpenerako lizentzia.
Obra burutzean, lehen erabilpenerako lizentzia eskatu beharko da, eta hori eman ahal izateko nahitaezko betebeharra izango da etxebizitza berriaren konexioak efektiboki eginak izatea hiri-zerbitzuetako sareetara: Ur hornidura, saneamendua, energia elektrikoaren hornidura eta, behar balitz, gas hornidura.
Hala beteko ez balitz, interesatuak galdu egingo du erabilpen-aldaketarako eskuraturiko eskubidea eta, isun gisa, karga urbanistikoen kontzeptutan ordaindutako zenbatekotik %50 bakarrik itzuliko zaio.
Erabilpen-aldaketa gauzatzearen behin-betiko ziurtapena lehen
erabilpenerako lizentzia eman ondoren luzatuko da eta, aldez aurretik, aurreko
artikuluan markaturiko epearen barruan hura habitaturik dagoela egiaztatu eta
gero.
7. artikulua. Karga urbanistikoak.
7.1.
Kontuan izanik ezen, etxebizitzen zenbatekoaren gehikuntzak berdegune eta espazio libretara xedaturiko lurzoruaren gehikuntza exijitzen duela, karga urbanistikoren kontzeptutan etxebizitzaren metro karratu eraiki bakoitzeko 12,5 € ordainduko da, Udalak lurzoru-molde hori erostera bidera dezan.
7.2.
Ordenantza indarrean dagoen lehen urterako finkaturiko kopuru hauek urtez urte eguneratu egingo dira «Instituto Nacional de Estadística» delakoak Euskal Autonomi Elkarterako emandako Kontsumo Prezioen Indizearen arabera. Harik eta jarduerari dagozkion karga urbanistikoak ordaindu arte ez da baimenduko inolako erabilpen-aldaketarik, kasu bakoitzean beharrezkoa izango delarik ordainketa horren ordainagiria edota beste agiri baliokide bat aurkeztea.
8. artikulua. Etxebizitza bihurtutako lokalen erregistroa.
Udalak Erregistro bat sortuko du eta bertan inskribatuko ditu tertziariotik bizitegitara erabilpen-aldaketa baimendu zaien lokal guztiak.
9. artikulua. Ziurtapenak ematea.
Halaber, gertatutako aldaketa frogatzeko interesatuek eskatzen
dituzten ziurtagiri guztiak luzatuko ditu Udalak.
10. artikulua. Katastroari jakinarazpena.
Jatorriz erabilpen tertziariora xedatutako lokal batean etxebizitza-erabilpena baimenduz gero, Udalak emango dio xehetasun horren berri Gipuzkoako Foru Diputazioko Hiritar Katastroari, dagozkion ondorioetarako.
Azken xedapena.
Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
denetik 15 egunera sartuko da indarrean. Ordenantzaren ireupen epea hiru (3)
urtetarako jartzen da. Une horretan Udalak berraztertu egingo ditu
etxebizitzaren arazoari dagokionez udalerrian biltzen diren gorabeherak eta,
lokalen erabilpen-aldaketaren esperientzia baloratu ondoren, Ordenantza honek
indarrean jarrai ala ez erabakiko du.
I. ERANSKINA
«Lezoko udalerriko hiritar lurzoruan etxebizitza erabilpena bideratzen den eta komertzialetik bizitegitarako erabilpen-aldaketaren ordenantza hau aplikagarri den esparrua»:
Planeamenduko Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntualerako planoan definitua, Hirigune Zaharra, Hirigunea, Hirigunearen kanpo-ingurua, 3 eta 5 Poligonoak eta 2 Sektorea esparruei dagokienez.
II ERANSKINA
Erabilpena tertziariotik etxebizitzatara aldatzeko hitzarmenaren eredua.
Erabilpena tertziariotik etxebizitzatara aldatzeko Hitzarmena, zk. ..................................................................
Lezon, 200...ko ................................ak ..........
BILDURIK
Alde batetik ................................................................ jauna, adinez nagusia, Lezon bizi dena, Lezoko Udaleko Alkate-Lehendakari gisa eta haren izenean eskuhartuz, horretarako behar den eskuduntza duelarik, ................................................... datan hartutako akordioaren indarrez.
Eta, bestetik,
.........................................................................
jauna/andrea, NA-ren zk. ............................, helbidea
...............
........................................., bere izen propioan
jardunez.
AURREKARIAK
Bat:
....................................................................................... jauna/andrea, ....................... eremuan kalean/hiribidean/plazan, zk. ................., kokaturiko lokal baten jabea da, ......................... metro karratu azalera.Bi: 200......ko ......................ren .........an lizentzia eskatu zuen erabilpen-aldaketarako, tertziariotik bizitegitara, lehen aurrekarian aipaturiko lokalerako.
Hiru: Alkate-Lehendakari jaunak, 200........ko ................ren .............ko akordioaren bidez, ..................................................... jaunak/andreak egindako eskabidearen alde informatu zuen eta, halaber, ...................... peztatan, alegia, ......................... eurotan finkatu zuen aipaturiko lokalaren erabilpen-aldaketaren operazioari eratxeki liezazkiokeen karga urbanistikoen zenbatekoa.
Lau: 200..........ko ..............................................ren ..........an ............................................................................ jaunak/andreak Udalaren aurrean idatzi bat aurkeztu zuen eta hartan aditzera ematen zuen prest zegoela Udalarekin behar zen Hitzarmena izenpetzeko, lehen aurrekarian aipaturiko lokalaren erabilpena tertziariotik etxebizitzatara aldatzea bideratzeko helburuz, lehen esandako 200........ko ....................ren ..........ko akordioan adierazten diren terminoetan.
Bi aldeek elkarri aitortzen diote nahikoa ahalmen eta eskumen Hitzarmen hau formalizatzeko eta, horretarako, agiri hau izenpetzen dute ondorengo xehetasun hauen arabera:
BALDINTZAK
Bat:
Lezoko Udalak baimena ematen du erabilpena aldatzeko, tertziariotik bizitegitara, ................................... eremuan ............................................................ kalean/hiribidean/plazan, zk. ................, kokaturiko ............................ metro karratu duen lokalerako, ondoren zehazten diren baldintzen arabera.Bi: Goian aipaturiko lokala etxebizitza bihurtzea, jarduera horrek eragiten dituen karga urbanistikoak ordaintzearen menpe dago. Karga horien zenbatekoa .......................... eurotan finkatzen da, espazio libre eta berdegunetara xedatutako lurzoruari dagokionez. Zenbateko hori egintza honetan bertan ordaintzen da eta Hitzarmen hau bera da hori ordaindu izanaren agiri formala.
Hiru: Lokal hori tertziariotik bizitegitara aldatzeko
baimen hau jabetza-eskubidea salbu geraturik egiten da eta hirugarrenen
eskubideren kalterik gabe eta, halaber, jarduerak exiji dezakeen jabetza
horizontaleko titulua aldatzearen kalterik gabe.
Lau: Erabilpen-aldaketa hori gauzatu ahal izateko,
interesatuak behar diren obrak egin beharko ditu etxebizitza egokitzeko, aldez
aurretik behar den udal lizentzia eskuratuz.
Bost: Lokala tertziariotik etxebizitzatara aldatzeko obrak buruturik aurkitu beharko dira, lehen erabilpenerako lizentzia eskuraturik eta etxebizitza habitaturik, Hitzarmen hau izenpetzen denetik hasita urtebeteko epearen barruan, nolaz eta obrei ekiteko luzamenduren bat baimendu ez den behintzat. Hori beteko ez balitz, interesatuak galdu egingo du erabilpen-aldaketarako eskuraturiko eskubidea eta, isun gisa, karga urbanistikoen kontzeptutan ordaindutako zenbatekotik %50 bakarrik itzuliko zaio.
Sei: Etxebizitza berriaren lehen erabilpenerako lizentzia
eman ondoren eta hura benetan habitaturik aurkitzen dela egiaztatu ondoren
(agiri hau sinatzen denetik hasita urtebete iragan baino lehen), izan den
erabilera-aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du Udalak, eta baita
lokala izandakoaren etxebizitza izaera berriaren ziurtagiria ere.
Zazpi: Tanteo eta atzera-eragite eskubidea eratuko da Lezoko Udalaren alde eta, beraz, erosteko lehentasun eskubidea egokituko zaio, baldin eta etxebizitza berriaren titularrak kostu baten truke haren besterenganatzea gauzatuko balu, ondorengo baldintza hauekin:
—Tanteo eta atzera-eragite eskubidea baliatu ahal izango da hitzarmen hau izenpetzen denetik hasi eta ondorengo 10 urteetan.
—Tanteo eta atzera-eragite eskubide hori baliatuz gero Udalak ordainduko duen prezioa, Lezo kokaturik dagoen eskualdean babespen ofizialeko etxebizitzentzat horretarako organo ekudunak finkaturik indarrean dauden prezioetarik handienari dagokiona izango da
—Jabetza bizien artean besterenganatzea Udal administrazioaren baimenaren menpe geratzen da, erosteko lehentasun eskubide hori ziurtatzeko helburuz.
—Jabetza besterenganatzeko nahia Udalari jakinarazirik, Udalak hiru hilabeteko epe barruan gauzatu beharko du erosteko eskubide hori edota jabetza libreki saltzeko baimena eman.
—Azalera-jabetza erosteagatik Udalak ordaindu beharreko prezioa, hasieran hura erosteko ordaindutakoa bera izango da, KPIko aldaketak aplikatuz eguneraturik eta ondorengo hauen arabera murrizturik: ............................
—Etxean egin izan diren hobekuntza eta mantenimendu lanek
salmenta prezioa igo egingo dute, betiere horretarako Udal administrazioaren
baimena izan badute haien balorazioa eta balio-galera finkatuz.
—Baldin Udala, aipaturiko hiru hilabeteko epean, berak erosteko eskubidea erabiliko ez balu eta goian aipaturiko baimena ere emango ez balu, baimena isiltasunez emantzat ulertuko da eta jabeak etxebizitza haren salmenta librea egin ahal izango du, hitzarmen honetan finkaturiko nahitaezko mugez gaineko beste inolako mugaketarik gabe.
Tanteo eta atzera-eragite eskubidea eta hori erabiltzeko baldintzak alboko ohar gisa jaso beharko dira Jabetza Erregistroan eskritura inskribatzean.
Eta ados izanik eta horren frogatarako, bi aldeek izenpetzen dute agiri hau ale bikoitzetan, idazpuruan adierazten diren toki eta datan.
Lezo, 2003ko urriaren 2a.—Kepa Garbizu, Alkatea.
(1677) (10446)