Santa Agedako ekintza

 

Gurasoak, kaixo!

SANTA AGEDA KORUAK

Jai hau Otsailaren 4an ospatzen da. Santa Ageda, Siziliako gobernadorea zen Quntilianoaren amodio eskakizunei uko egin zien uharteko neska gaztea izan zen. Horren ondorioz, martiriora eraman zuten eta tormentu izugarriak jasan behar izan zituen, horien artean bularren erauzketa. Jai honen jatorria erlijiosoa bada ere, solztizioa, sua, ura eta abarrekin zerikusia duenez, historian zehar bere jatorriarekin bat ez datozen errito eta ospakizunekin lotu da.

SANTA AGEDA KALEJIRA (Baserritarrez jantziak eta makilarekin).

- Ordua: Arratsaldeko 19:00etan./ A las 19:00 de la tarde.

- Partaideak, 18:45etan Musika Eskolan / Los participantes a las 18:45 en la M.Eskola.

- Eguna: Otsailak 4, igandea / 4 de febrero, domingo.

- Lekua: Musika Eskolatik aterako dira. / Saldrán de la Escuela de Música.

- Partaideak: "Tomas Garbizu" Lezoko Udalaren Musika Eskolako: Txinparta abesbatza,

Txinparta Txiki abesbatza, Kantua, Sutargi abesbatza, Txistulari Taldea, Akordeoi taldea eta gurasoak.

-1- KOROA

-4- KOROA

Zorion etxe hontako denoi

oles egitera gatoz

aterik ate ohitura zaharrak

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz

ezta ere oinetakoz

baina eztarriz sano gabiltza

ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu

Euskalerriko eguna

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua deguna.

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna

haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jardunak. ¡EUP!

GURASOAK ANIMA ZAITEZTE !!!!!