Zuhaitz Eguna 2010-03-14

Igandea, martxoak 14ean, Zuhaitz Eguna ospatu zen Lezon.

70 bat lagun bildu ginen, horietako asko adin desberdineko haurrak beren gurasoekin, Ipintza industrialdeko berdegunean 200 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko. Goizeko 10etan bildu ginen Euskal Herria plazan eta baserri eta landa eremuan zehar ibilalditxo bat eginez gerturatu ginen landaketa eremura. Bertan, lizarrak, haritzak, elorriak, haltzak, zuhandorrak, sagarminak, gorostiak, erramuak, basaerramuak eta astigarrak landatu ondoren, hamaiketako batekin bukatu genuen jardunaldia.

Mila esker guztioi zuen partehartzeagatik!

Sartu irudiak
AdjuntoTamaño
P1000788_.jpg93.01 KB
P1000801_.jpg141.72 KB
P1000803_.jpg948.68 KB
P1000805_.jpg136.62 KB
P1000810_.jpg143.07 KB
P1000811_.jpg37.88 KB