Ingurune Naturala


SARRERA

Duela 20.000 urte, Würm deritzan glaziazioaren azken garai hotza bizitzen kausitzen zen Euskal Herria. Gaur egun Lezo kokatzen den eskualdeko paisaia zeharo bestelakoa zen. Klima hotza eta lehorra zen. Itsasoa gaur egungo kostatik behera hamabiren bat kilometro urrunago aurkitzen zen, zeren poloetan jela forman ur kopuru handiari eusten zioten izotz-kasketeak eratuak baitziren. Landare espezieek estepa moldeko egoera azaltzen zuten, zuhaitz bakanezko belazeak alegia, eta haietarik gehienak hotzera eta idorrera egokitutako koniferak.

Klima-oszilazio epelago batzuk izan baziren ere, egoera honek eman zuen bidea gaurregun tundran bizi diren animalia batzuk bertara zitezen, esate baterako elur-oreina, azeri artikoa eta lagopodo zuria.

Gu bizi garen glaziazio-ondoko garaiak ekarriko du, ez bakarrik klimaren hobekuntza baita 10.000 urtetako antzinako paisaia estepario hori desagertzea ere. Tenperaturaren eta hezetasunaren gehikuntza gertatu zen eta horretaz baliatu zen hosto erorkor eta giro epeletako espeziez osaturiko basoa, baso hostoerorkor epela deritzana, Euskal Herrian garatzeko. Garapen hori, lurzoru erabilgarri ia guztia hartzen zuela, beste espezie heldu-berri batzuez egin zen, esaterako pagoa, edota glaziazio garaian urri izandako espezien bidez, hala esate baterako haltza eta haritz mota desberdinak.

Lezoko eskualdea okupaturik suertatu zen, zuhaitz-espezie nagusienak aipatzeko, haritz kandudunez, ametz arruntez eta haltzez. Eta landare ingurune honetan mota askotariko animalia eta beste landare espezieak kokatu ziren, batzuk glaziazio garaietan bertan zirenak eta beste batzuk gure lurretara heldu-berriak.

Hori bai, glaziazio garaietan urri izandako beste espezie batek, hartan ehiztari eta frutu-biltzaile bizitza zeramanak, klimaren hobekuntzari esker garapen handia jasan zuen. Kausitzen du erosoago eta errentagarriago dela belarjaleak zaintzen aritzea aide batetik bestera haiek harrapatzen ibiltzea baino, eta nekazaritzak geldikor bihurtzeko aukera ematen diola, horrela janariak pilatu baititzake neguari aurre egiteko.

Horrek guztiak eragin zituen nahita eginiko lehen desforestazioak, suaren bidez bere abereak bazkatzeko larreak sortzearren, eta beste baso-soiltze aukeratuago batzuk la-bore lurrak sortzeko lurgozo aberatsa eta sakona zuten ibar-hondoetan.

Horrela espezie hori, gizona alegia, paisaia modelatzen hasi zen, baso batzuk desagertaraziz eta beste batzuk ustiatuz haietatik egurra, eraikuntzarako eta untzigintzarako zura, egurrikatza e.a. aferaz. Landaretza multzo haiek gizonarentzat gogaikarri ziren beste animali-espezie batzuen babesleku ziren, piztiak alegia, eta hobe zen gupidarik gabe hauek akabatzea. Faunarekiko bi iharduera molde haiek - haren habitata desegitea eta ehize hautakorra - izan dira historian zehar gaur deitoratzen dugun egungo egoeraren arduradunak.

Denbora aurrera zihoan heinean, paisaia taiutzen Joan zen gizona: artisau eta arrantzale herriak, baserriak, baratzeak, laboreak, belazeak, sagastiak, gaztainadiak, iratzelekuak eta otadiak, jatorrizko basoen kondarretako basotxoak eta abereentzako mendiko larreak. Paisaia tradizional honek Joan den mendean gehiegizko ustiapenaren eta herri-basoen salmentaren ondorioak nozitu zituen, gerra karlisten ondorengo eskasia-egoera zela medio, eta aurrerago, gaztainondoaren tinta-gaitza eta haritzaren oidioa jasan zituen, eta beraz basoak are urriagoak bilakatu ziren.

Garapen industrialaren etorrerak beste aldakuntza batzuk eragin zituen paisaia horretan. Garapen horren presioaren eraginez abore lur hoberenak, ibarren hondoetakoak, saldu egin ziren pabiloi industrialak eraikitzeko, hirien hazkuntza azkarrerako, komunikazio-azpiegituretarako, famili-bakarreko etxebizitzatarako, e.a.; horrek ingurugiroarengan eta batipat inguruko fauna eta florarengan eragiten dituen ondorio kaltegarriekin. Gainera, hiritarren aldean, tradiziozko nekazal-sistemako biztanleen bizitza kalitatearen galera erlatibo bat azaltzen da. Horren aurrean haiek bi aukera dituzte: baserria bertan behera utzi ala ekoizpen-irizpide berrietara egokitu.

Ekoizpen-irizpide berriek, nekazaritza giroan, espezializazioa dakarte. Antzinako autarkic - baserria behar zuen guztia ekoizten saiatzen zen - aide batera uzten da, produktu gutxiago laboretu behar dira baina kopuru handiagotan. Ongarri kimikoak erabiltzen hasten dira, pentsu konpuestuak eta produktu fitosanitarioak ekoizpena handiagotzeko.

Guzti horretatik eratorritako landa-paisaia, batetik antzinako paisaiako elementu batzuek osatzen dute eta bestetik oiharbidez zeharkaturiko pinudiak, matarrasak eta suteak, hesi biziak eta baso txikiak (fauna eta floraren babesle-kuak) suntsitu egiten dira finkak handiagotzeko; iratzelekuek iadanik ez daukate interesik ihaurkin eta simaurekoizle gisa, laboreak plastikopean egiten dira eta eraikin berriak nekez integratzen dira paisaian.

Lezok, orohar Atlantiko aldekoJEuskal herriak bezala, parte hartu du prozesu honetan, eta beraz jatorrizko landaretza eta fauna hartatik paisaia biziki gizatiartu batetara iragan da. Antzinako landaretza horri, zeina, baldin giza iharduketa zeharo etengo balitz berriro garatuko baitzatekeen, Landaretza Potentziala deritza. Lezoko gaur egungo fauna eta flora mosaiko bat da, landaretza potentzial honi loturiko espezie haietariko gerakinez, gizonak zuzenki inportaturiko batzuez eta beste leku batzuetatik heldu eta bertako kondizioetara egokitu diren beste bazuez osatua.

ANIMALIA ETA LANDARE KOMUNITATEAK

Flora eta fauna elkarrekiko dependentzian daude, animaliak landarez elikatzen dira edota landareak jaten dituzten beste animalia batzuez, eta landare asko intsektu polinizatzaileei esker ugaltzen dira. Baina jakina, animaliek landaretzarekiko dependentzia handiagoa dute landaretzak haiekiko baino. Asko edo gutxi, animaliek landaretza-egitura baten beharra dute, hartan beren bizi-zikloak burutu ahal izateko. Gure etxebizitzetako labezomorroei aurreko esaldi horrek kezka handirik sortzen dienik ez dirudien arren, Lezon aurkitzen diren animalietarik gehienek landaretza behar dute bizitzeko. Egitate honen adibide bat gerri-txori arrunta litzateke, hegazti intsektujale txiki bat bera, baina bere bizitza osoa zuhaitzen enborretan, aukeran urtetsuetan, ematen duena.

Biologoek prozesu naturalak sakonkiago ulertu ahal izateko komunitate kontzeptua elaboratu dute, prozesu horiek konplexutasun txikiagoko unitatetan aztertzeko bidea ematen baitie. Komunitatea, espazio homogeneo batetan bizi diren animalia edo landareen multzoa da. Espazio horiek, beren landaretza-konposizioaren arabera bereizten dira. Horrela mintzatu ohi da, esate baterako, pagadi-komunitateaz, harizti-komunitateaz, padura-komunitateaz, ...

Harizti batetan bizi diren landare guztiek, aukatik hasi eta iratze, belarki, zuhamuxka eta zuhaixka, eta egitura osoko kaizu handiena duten haritzetarainoko guztiek, harizti-landaretza komunitatea osatzen dute. Beste hainbeste gertatzen da hariztian bizi diren animaliekin. Egur ustela jaten duten ornogabeetatik hasi eta azken harrapariak diren basakatu eta arrano txikira bitarte, landare formazio horretan finkatzen diren animalia guztiek hariztiko animali-komunitatea osatzen dute. Eta bizileku hariztia daukaten landare eta animalia multzo orokorrak harizti-ekosistema osatzen du.

Espezie bakoitzak bere papera jokatzen du egitura osoan, eta biologoek horri txoko ekologikoa deritzate. Espezie bakoitzak bere eginkizuna betetzen du komunitatean, zeren eta eginkizun hori edukiko ez balu, ez bait zukeen komunitatean bizitzeko aukerarik izango. Naturak esleitu dion eginkizun horri txoko ekologikoa deritza.

Hariztiaren adibidearekin jarraituz, ikus dezagun suposizio labur bat. Baldin eta haritz guztiak mozten baditugu eta baina haien pean bizi diren zuhaiska eta zuhamuskak uzten baditugu, egiaztatu ahal izango dugu zein den haritzaren txokoa komunitate honen barruan. Muxar grisak hil egingo dira lehen neguan zehar, ezkurrik ez dagoenez ezin izango baitute nahiko koipe baitaratu moztu gabe utzi ditugun zuhamusken frutuak jan badituzte ere. Urubien zenbatekoa urritu egingo da, jateko muxarrik ez dagoelako. Okilen zenbatekoa ere ikaragarri urrituko da zeren, nahiz eta egurrusteletako harren ordez jateko txingurri ugari izan, zuhaitz aski lodirik ez baitago beren habiak egiteko, eta beraz ez baitira ugalduko. Mirotz zuriak, espazio irekietako harrapariak, bere ehizeleku gisa hartu ahal izango du gure harizti ohia. Lehen haritzek eragozten zioten bere harrapakin gustokoenak (txori txikiak eta zenbait narrazti) atzematea, orain ordea zuhaiskek nahiko toki uzten dute bere arratseko ehize-hegadak etekina eman dezan.

Haritzaren txoko ekologikoa, ikusi dugunez, muxar grisei jaten ematea da, eta bidebatez urubiei eta okilei elikadura ematea eta batez ere habiak egin ditzaten tokia ematea, mirotzak bere barnean animaliak ehizta ditzan eragoztea, eta jakina, guk parte batetan bakarrik ezagutzen ditugun beste gauza asko.

Espezie batzuk komunitate seinalatu batetan bizitzeko bakarrik dira gai, eta aitzitik exijentzia gutxiagoko beste batzuk erraz egokitzen dira ingurune desberdinetan bizitzera, eta beraz ubikistak deritzate. Lehenengoetariko exenplu bat zingira-berdantza litzateke, lezka ugaridun leku zingiratsuetan bakarrik aurkitzen baita txori hau ugalkuntza garaian. Aldiz espezie ubikista bat berdantza horia litzateke, zuhamuska-guneak dituzten espaziotan bizi baita, eta beraz komunitate askotan hauteman ohi da.

Espezie desberdinen arteko harremanak, komunitatea helduagoa den heinean are konplexuagoak dira. Konplexutasunaren gehikuntza horrek gainera komunitatera espezie gehiago bat daitezen aukera dakar. Pinudi gazte batetan, garai horretan mozten baitituzte, oso espezie gutxi aurkitzen ditugu, eta aldiz heldu batetan aniztasuna - espazieen ugaltasuna - askoz handiagoa da. Bakanuneen sorrerak, zuhaitzen bat erori delako-edo esate baterako, zenbait landare belarkara, zenbait zuhamuska... garatzeko bidea ematen du. Alegia, oihanpea garatzen da, eta hartan mota askotariko animaliek aurki dezakete janaria eta babesa; haien atzetik beraien harrapariak etorriko dira, eta horrela jarraian komunitatearen aniztasuna eta konplexutasuna garatuz.

!!pagebreak!!

LEZON DAUDEN KOMUNITATEAK

Iadanik adierazi dugunez, Lezoko paisaia naturala biziki gizatarturik aurkitzen da, eta gizonak eskusartu gabeko espazio naturalik ez da existitzen. Udalerri honetan hiru unitate nagusi bereizten dira: Area Urbanizatuak, Landazabala eta Otalur Atlantikoa. Komunitate hauen ezaugarri batzuk seinalatuko ditugu ekologia mailan eta beraietako flora eta ornodun espezie nagusienak.

comunidades

Hauek guztiak, neurri handiagoan edo txikiagoan, gizonaren iharduerari esker garatu diren eta irauten duten komunitateak dira. Gizonaren hurbiltasun honek hain idealizatutako komunitate naturalen aldean interes gutxikotzat hartzera eramaten gaitu sarritan. Balio handiko espezierik ez daukate zeren, gizonaren iharduera medio, desagertzen joan bait dira denboran zehar. Apur bat pobretutako komunitateak dira baina etengabeko aldakuntzan. Dinamismo honek eskeintzen digu naturaren aspektu asko hautemateko eta ulertzeko aukera. Eta garrantzi handia daukate guregandik hurbilen daudenak baitira.

AREA URBANIZATUAK

Fauna eta flora hiritarrak ia zeharo gizonak mugaturik aurkitzen dira. Komunitate honen ezaugarrietariko bat, gizonak urtero ekartzen dituen organismoen kopuru handia da. Ekarpen hau nahita egina izan daiteke - landare apaingarriak eta maskotak - edo bestegabe halabeharrezkoa esateko kotxe zikin bat gai da bere baitan dozena bat espezieren haziak eramateko. Kanpotik ekarritako organismo hauetarik batzuek bakarrik aurkitzen dute txoko hutsen bat bertan garatzeko, horrela komunitatean sartuz. Gertakari horren adibide bat haitz-usoa da, gizonak haragi-horniduratarako ekarria eta gaur egun, etxe-uso bilakaturik, ipar-hemisferioko hiri-aldeetan bizi dena bere ahaide basatiekin harremanetan, neurri handiago edo txikiagoan.

Lurketek, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoak, baratze-lanek, euri-ikuzketek e.a. eragiten dituzten aldaketek zail egiten dute espezieek ingurune hiritartuetan beren garapenerako girorik aurkitzea. Beraz, egokipenerako gaitasun handia duten edota bere beharretan esijentzia gutxikoak diren edo gutxi heldutako komunitateetan, aitzindariak deritzatenetan, bizi diren espezieen presentzia errazten da. Bestalde, etengabeko aldakuntzek eraginik, komunitate honen dinamika oso bizia da, gehienetan ez da garatzen hobekien egokituriko espeziea, baizik eta lehenago iristen dena.

Naturaleza 3Espazio urbanizatuek habitat edo espazio desberdinen kopuru handia aurkezten dute eta hauetan espezie desberdinak aurkitzen ditugu. Deskribatzen ari garen komunitatea Lezon hauek osatzen dute: etxebizitza-areak, area industrialak, trenbideak, errepideak, parkeak, jardinak, kanposantua, portua e.a.

Apaingarritarako landaturiko espezieez kanpo zona hauetariko bakoitzean giro desberdinetara egokitutako landareak aurkitzen ditugu. Horrela horma eta paretetan murruntzak, haritz-iratzeak, huntza e.a. aurkitzen ditugu. Pikondoa pareten babeseko eguzki epelaz baliatzen da haien zapaldetan edo haien oinean kokatzeko, udaberrian eta udan garatzen diren zenbait espezierekin batera, esateko artzain-zaku gorriztak, zorna-belarrak eta malba. Paretetik urruntzen goazen eran, hiriko hondakindegi eta lugorrietan sabi, hostozuri, asun, mairu-belar eta gisa honetako landareak aurkitzen ditugu. Hauetatik kanpo zanpaketa handiagoa izaten da eta tamaina txikiagoko espezieak aurkitzen ditugu, plantaina, llollobelarra eta txikoribelarra kasu; eta iada zeharo urbanizatutako lekuetan beste zenbait landare topatzen ditugu, beren erroak galtzadako edo espaloiko arrailetan, eskilara mailetan e.a. sartuz garatzea lortzen dutenak, esateko odolurrak, sabiak, buruskak...

Fauna, hau ere herriaren erdigunera hurbiltzen goazen eran urriagoa, guk ekoizten ditugun hondakin sarriez baliatzen da gehienbat. Hau da gure etxebizitzetako labezomorroaren kasua, kukurutxarena eta etxe-saguarena. Etxeetatik kanpo txolarre arrunta eta, portuaren hurbiltasuna medio, arratoi arrunta aurkitzen ditugu, zeina ez dugu hastanduko harik eta gure hondakinekin hura elikatzeari utzi arte. Beste kasu batzuetan faunak babesa hartzeko toki aproposak aurkitzen ditu gure eraikinetan, esate baterako Lezoko horma sarrietan hain ugari den horma-sugandila, sorbeltza eta enara azpizuria, etengabe intsektu-ehizean. Presentzia gutxiagoko beste hegazti-espezie batzuk, txantxangorri arrunta, buztangorri iluna, zozo arrunta, txepetxa, txirriskil arrunta, txorru arrunta eta karnaba dira, Lezoko hirigunearen periferian aurkitzen baitira.

OTALUR ATLANTIKOA

Komunitate hau Lezon, Jaizkibel mendiaren hegalean kokatzen da, larreak sortzeko oso antzinadanik soildutako mendi-hegal horretan. Otalur atlantikoa larre eta sastraka komunitate bat da, basoaren eta belazearen tartekoa. Ota, iratze, txilar eta gramineaz osaturik dago. Tartekoa esan dugu, zeren larreak behar bezala ez zaintzeak eragiten baitu horren sorrera eta ondorengo bere bilakaerak hariztiaren garapenera eramango bailuke - ametz arrunta lehenik litzatekeelarik -, deserrotu zuteneko eskualde hori berriro okupatuko lukeelarik. Alabaina bilakaera hau - segida ekologikoa deritzana -oztopaturik suertatzen da gizonaren aldetik nozitzen duen ustiapenagatik: abere-larratzeak, suteak, segaketak ... eta horrek zoruaren azidotzea eta lurraren galera erakartzen ditu.

Naturaleza 2 Naturaleza 5

Zoruaren azidotasuna medio txilarrak dira nagusi: txilar zuria, ainarra purpura, ainarra burusoila eta ainarra kan-tauriarra, lurzoru garatuagotan aurkitzen diren otak eta iratze arrunta, zeina interesa galtzen baitoa baserrian ihaurkinetarako eta ondoren zimaurtarako. Eskuarki ota arantza-zorrotzak ere eduki zuen erabilpen hau eta noizbehinka, xehatu ondoren, zuhain gisa ere erabili izan zen.

Zuhaiska plantako hauez gainera belarkarako espezieak ere aurkitzen dira: Lithodora prostata, poligala, zazporria, Pseudamtenatherum longifolium, ... Estrepa ere ageri da hegorako orientazioaz baliatuz, ametz banaka batzuk ere hautematen dira eta baita haritzen bat edo beste ere, landaretza potentzialaren bi lekuko gisa.

Anfibioek ur behar handiak dituztenez eta biotopo honetan urri dagoenez, oso mugatuak kausitzen dituzte iraupenerako posibilitateak. Horrela beraz, apo arruntak bakarrik mantentzen dituela, uste dugu, oso dentsitate gutxiko populazioak. Narraztiekin ez da horrelakorik gertatzen, ekialdera begiratzen duen eskualde eguzkitsua eta harkaitz azalera ugarikoa izaki. Musker berdea eta horma sugandila dira, beren ugaritasuna eta ohiturak medio, gehien hautematen ditugunak, sugandila bizierrulea eta, tokigunerik beroenetan, sugandila iberiarrarekin batera. Suge leun europarrak, bere dieta nagusiki sugandila kontsumoan oinarritua izaki, eta Seoane edo kantauriar sugegorriak, sagu ugariren irenslea bera, bizitzeko leku egokia aurkitzen dute, aurrekoekin batera, otalur honetan. Beste suge bat ere bada eskualde hau okupatzen duena urriagoa izan arren, suge gorbataduna alegia.

Sugegorri kantauriarraren isats motzak eta buru triangularrak laguntzen digu hau suge kaltegabeetatik bereizten. Sugegorri honen koskadak arazo larriak erakar ditzake, batik bat haurren eta zaharrengan, alabaina kontutan eduki behar dugu piztia honek inguraturik kausitzen denean bakarrik erasotzen diola gizonari. Sugegorri honen berezko joera norbait hurbiltzen ari dela ohartzean berehala ezkutuan babestea izaten da. Jazarri zaionean bakarrik erasotzen du, esateko oharkabean oinpean zanpatu dugunean, edota nahita hertsinguratu edo zirikatzean.

Zuhaitzik ia batere ez izateak eragiten du paisaia honetan hegazti dentsitate eskasa. Lezoko otalurretan hegaztietarik era iraunkorrean uda-txirta, pitxartxar burubeltxa eta mendi berdantza kokatzen dira, eta bestalde nonahiko mendisagua. Espezie hauez gain otalurretan hain ohizko ez diren edo beste eskualde batzutatik bisitan etortzen diren batzuk ere aurkitzen dira, esaterako tuntun arrunta, txantxangorria, benarriz nabarra eta berdantza horia.

Mende honetan hasi ziren Jaizkibelen zur-ekoizpenerako asmoz zenbait landaketa-saio hazkuntza azkarreko zuhaitzen bidez. Saiakera hauek ez dute lortu emaitzarik, lurralde maldatsu hauetako mantenugai eskasen galera baino eragiten ez duten sute sarri eta hedatsuak medio. Eta lurzoru hauetan otalur atlantikoa garatu da berriro.

Baso landaketak edozein laboreren ezaugarrietan partaide diren zuhaitz-multzoak dira: ia esklusiboki espezie bakar batez osatuak dira, zuhaitz bakoitzaren adinean eta kokapen espazialean homogenoak dira.

Lezoko mendi-hegaletan landaketa-area batzuk irauten dute, insignis edo Monterrey-pinuz osatuak, eta itsas-pinuzko beste zenbait sail. Landaketa hauek 20-30 urtetako epe laburka ustiatzen dira, eta sarritan ingurunearentzako era desegokian.

Azpiko basoak zailtasun handiak izaten ditu Pinudi hauetan garatzeko, izan ere argi gutti sartzen da lurra estaltzen duen pinu-orratz geruzaraino. Normalean iratze arruntak bakarrik egiten du aurrera egoera horretan.

Fauna mailan, botanika-aniztasun eskasia hau ur-lurtar eta narraztietan islatzen da, zirauna eta harkaitzetako sugandila agertzen direlarik. Hegaztien kasuan, egoera hobea da, beren mugikortasuna dela eta bizitoki ezberdinak bisita baititzakete eta beren elikadura osatu baitezakete. Hegazti arruntenak txepetxa, txantxangorria, erregetxo bekainzuria, pinukaskabeltza eta birigarroa direla esan daiteke. Ugaztunen artean, zelaietako sagua eta kattago-rria (urtxintxa) aipatuko ditugu azken hau antzinako Jaizkibeleko pinudi zabaletan ugaria zela bai baitakigu nahiz egun desagerturik dela dirudien.

LANDA-ZABALA

Naturaleza 1Ez da komunitate bakar bat, paisaiari dagokion komunitatea definitzen duen komunitate multzoa baizik. Lezon, baserriz, etxe isolatuz, lur-landuz, zelaiz, hesi gutxi batzuz, errekatxoz eta harizti eta haltzadi txikiz osaturik dago. Komunitate hau definitzen dutenak hesiak eta zelai zabalak dira. Zelaiak ezik beste osagai guztiak neurri txikikoak dira eta era sakabanatuan ageri dira. Ingurune ugaritasun honek aniztasun handi bat topatzea eragiten du, animalia mota askok aurkitzen baitu babeslekua honelako ingurune anitz batean.

Landa-zabalaren azalera zatirik handiena zelaiek hartzen dute, malda txikiena duten lurretan kokatzen direlarik. Lur sakonetan dauden zelaiak ongarriztatu egiten dira, urtero bi belar-mozketa izaten dituzte eta neguan larre gisa erabiltzen dira, Jaizkibeletik hurbil daudenak, aldiz, sakonera txikiko lurrak dira eta larre gisa bakarrik erabiltzen dira, belarrik moztu gabe.

Landaretza hau oso anitza da, denetarik aurki dezakegu, urrezko pinpina, kurkubia, zainbelar txikia, lihoa eta matxingarratza, lekatsuak eta hirusta ezberdinak. Crepis vesicaria, txilibita eta txikori-belarra bezalako landare konposatuak ere aurki daitezke. Baita, alkebelarra, zakur isatsa, Hollo belarra, alestaz, arrauka eta buruska bezalako gramineak ere. Lur landua izatean barrabas-belarra, sapelarra, beronikak eta esnebelarra bezalako "belar txar" ugari ere izaten dira bertan.

Landaketak normalean aziendentzako zuhainen (forrajeak) produkziorako erabiliak izan dira, artoa adibidez, eta baratzeak, lurrik hoberenetan kokatuak, gizakien kontsumorako. Hemen aurki daitezkeen "belar txarrak" zelaian aurki ditzakegun berak, lamio purpura, ziabelar latza delakoa, pasmo-belarrak ... eta hiritarturiko eremuetan aurki ditzakegun asko eta asko dira.

Baso txikietan, haltzadi-hondar eta hesietan haritza eta haltzaz gain, lizarra arkazia, astigarra eta urritza ere aurkitzen ahal dira, sasi, zuhandor eta aihen-zuriekin batera.

Landaretza honi animalia komunitate ezberdinek egiten diote lagun. Errekatxoetan arrubioak, tritoiak, apoak... aurkitzen dira. Narraztiei dagokienez; zirauna, sugegorri, kantauriarra, musker berdea, harkaitzetako sugandila eta kalterik eragiten ez duen suge-korbataduna aurki ditzakegu.

Naturaleza 5 Hegaztien artean, berriz; besten habiaz baliatzen den kukua, habiak egiteko zuhaitz urtetsuak behar dituzten urubia eta txingurri-txoria, buztanikara txuria, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorria, zozoa, birigarroa, sasi-txoria, amilotxa eta errota-txoria, pareta-txoria, txonta, gardantxiloa eta kaskabeltz handiak zuhaizti eta sastraka guneek eskaintzen dituzten mila bizitokiak aprobetxatzen dituzte.

Ugaztunek ere ordezkaritza ona dute paisaia honetan, trikua (sagarroia), satitsu-hankaxuria, satorra, malkarretako sagutxoa, zelai-sagua eta arratoi beltza bezalako espeziekin. Azeria, lepazuria eta erbinudea dira Lezoko ugaztun handiak. Lehenengoak bere egunerkoko joan-etorrietan landa-zabala nahiz Jaizkibelgo otalurrak igarotzen ditu. Lepazuria ere bi bizitokietan agertzen da baina bere eragin esparrua murritzagoa da. Erbinudea da ugaztun handietan ugariena udalerrian, hiriko gune berde koxkorretan, otalurretan eta landa-zabalean agertzen delarik.