TXALO BAT

Txalo bat eman nahi nieke azkenaldi honetan antolatu diren bi ekitaldiren antolatzaileei: Guderen omenezko sukaldaritza lehiaketa eta Leitzako partxis partidak.
Argi dago herritar batzuk ez dutela etxean gelditu nahi eta gizarte mugimendua bultzatu nahi dutela; eta Lezon gaur egun astebururo dagoen ikuskizunen eskaintzari bi aukera hauek gehitu dizkigute.
Ea jendea animatzen den partehartzera: denok dakigu arraultza frijituak egiten eta partxisean jolasten.

Segi horrela!

añadir nuevo comentario