Animo, eta denok korritzera!

Txoko honetatik animatu eta eskertu nahi nituzke apirilaren 19rako LEZOKO I. HERRIBIRA antolatu dituztenak.
Aspaldiko partez, Behobia-Donostia lasterketa eta Korrika alde batera utzirik, noski, gure herriko kaletatik jendea korrika ikusteko parada edukiko dugu.
Duela urte batzuk, Lezon atletismo talde bat zegoen garaian, urtezahar egunean antolatzen zen laisterketa bat, eta nahiz eta herritar askok parte hartu, pikutara joan zen.
Biharko lasterketa antolatu dutenek laguntza eta animoak behar dituzte, orain hasi duten lan hau beste urtetan berriro errepikatzeko, lehenengo proba honen balantzearen esku gelditzen baita.
Lezoko herritarrok korrika proba honi laguntzeko egin dezakegun gauza hoberenetarikoa, bertan parte hartzea da. Beraz, plaierak jantzi eta egun osasuntsu eta alai honetaz disfruta dezagun!
Berriro, eskerrik asko eta ANIMO antolatzaileei

añadir nuevo comentario