Altamirako futbol zelaiko aldagelak eraitsi edo bota egin dira

Altamira auzoan, lehen 114 poligonoa zenaren eremu barruan dagoen futbol zelaiaren ondoan dauden aldageletan kirol erabilerarekin zerikusirik ez duten beste iharduera arriskutsu eta gogaikarriak eramaten ari ziren aurrera. Horregatik, Udalak aldagela horiek botatzeko erabakia hartu zuen.

Bestalde egun lur ez urbanizagarria den eremuan honetan, sailkapen hau duten lurretan egokiak ez diren erabilerak errazten zituzten aipatu aldagelak.

Horrela ordenazioz kanpo dauden aldagela hauek eraistea egoki iruditu zaio udalari, gune honetan berez ez baitago indarrean dagoen udal hirigintza araudian nekazal iharduera eta honekin lotua ez dagoen beste erabilerarik onartua.Hain zuzen ere, Lezon indarrean dagoen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 13 eta 61. artikuluek hori xedatzen dute.

añadir nuevo comentario