Berriro iritsi da abuztua eta, azken urteetan ohikoa den bezala, frontoian pilotakaden hotsa entzuten da.
Aurten, helduen mailan 38 bikotek eman dute izena!
Ez da txantxetako gauza!
Pilotari hauek denak herrikoak dira, ezagunak: hauen artean denok lagunen bat aurkituko dugu.
Beraz, agertu frontoitik arratsaldero jolastuko diren partiduetara, zuen lagunak animatzera!
Oso giro polita sortzen da.
Nahiz eta ez eduki profesionalen maila, partidu ikusgarriagoak eskaintzen dizkigute. Ez duzula sinisten?
Zuk zeuk konprobatu!
Eta izena ez baduzu eman, ea datorren urtean izena emateko gogoa pizten zaizun!
Arratsalde pasa ederrak edukiko ditugu frontoian, abuztuan hasi eta herriko jaiak arte!
Aupa pilota eta herriko pilotariak!
:)