OSTEGUNZURI - Otsailak 23
16:00 Trapujale txikia. Herri eskolakoek Trapujaleri harrera eta ongietorria egingo diote eskolako patioan.
19:45 Trapujaleren jaitsiera, Jaizkibeldik. Ondoren Inauteriari agurra, pregoia eta arranpuila udaletxeko balkoitik.
OSTIRALORI - Otsailak 24
9:30 Kalejira herri osoan, Herri Eskolakoen eta Institutukoen eskutik.
Ondoren, 10:30etik 13:00era bitarte, emanaldi nagusia Karlos Saldise plazan.
Haur Hezkuntzako neska-mutilek ikuskizun berri bat eskeiniko dute.
10:30 “Trapujale festa†Pasaia Lezo Lizeoaren eskutik, Andreonetik Gurutze santuaren plazara kalejiran
Ondoren, Gurutze Santuaren plazan, euskal inauteriaren inguruko dantzen emanaldia eskainiko dute.
Jarraian, hamaiketakoa eta “trapu jolasak†goiko plazan.
17:30 Zirikuen kalejira herrian zehar.
ASTELENARRE - Otsailak 27
17:30 Trapujale, sorgin eta zirikuen kalejira Murixka dantza taldeko txikien eskutik
20:00 Murixka dantza taldearen eskutik, sorginen akelarrea.
ASTEARTEBELTZ - Otsailak 28
15:15 Epaiketa txikia. Trapujaleren herio-bidaia herrian zehar, epaiketa eta erreketa Gurutze Santuaren plazan Herri Eskolako hirugarren zikloko ikasleen eskutik. Ondoren, txokolatada Herri Eskolan.
19:30 Trapujaleren epaiketa eta Inauterien amaiera Gurutze Santuaren plazan. Epaiketa, herio bidaia eta Trapujaleren buru mozketa.
Musika banda eta Hezkuntza Musikala 1. eta 2. kurtsoko ikasleak.
Ondoren, txerrijana eta Inauteriari agurra.
Inauterietako Batzordea:
Allerru Judo Elkartea, Gazte Asanblada, Gazte Herri, Ixerka! Haur eta gazte saila, Herri Eskola, Jaizkibel Allerru Elkartea, Lezo Institutua, Lezoren Alde, Murixka dantza eskola, Oroitzene AEK euskaltegia, Orratx! Elkartea, Pasaia Lezo Lizeoa, Tiñelu Elkartea, Tomas Garbizu Udal Musika Eskola eta Lezoko Udala.