inicio
|
contacto
|
mapa web
|
crear contenido
|
iniciar sesión
Euskara
|
Castellano
Ayuntamiento
Servicios
Documentos
Buzón
Ordenanzas
Presupuestos
Solicitudes
Ofertas de empleo
Subvenciones
Perfil del contratante
Acerca de Lezo
En general
Desde Lezo
Situación
Directorio
Estadísticas
Hemeroteca
Mapa
Servicios web
Agenda
Buscar
Descargas
Enlaces
Foro
Noticias
Navegación
inicio
Fotos
envíos recientes
Principal
Bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak erretiratzen hasi da udaltzaingoa
Lezoko Udaltzaingoa bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak erretiratzen hasi da, indarrean dagoen ordenantza eskuetan duela, honek arautzen baitu prozesu hau aurrera eramateko bete behar diren epeak eta erabili behar den sistema. Datozen egunetan zortzi ibilgailu eramango dira udal biltegira, autoak desegiteko lekura bidali aurretik, baldin eta horien jabeek interesetik azaltzen ez badute.
Denboraldi bat mugitu gabe daraman ibilgailu bat atzemandakoan irekitzen da espedientea. Ibilgailua abandonatutzat ematen da matrikula-plakarik ez daukanean, hilabete bat baino gehiago leku berean mugitu gabe daramanean edota mugitzeko bistako akats, huts edo gabeziak dauzkanean, hala nola, bestelako abandonatu seinalez gain, gurpilak zulatuta edo kenduta dauzkanean. Kasu hauek are gehiago larriagotzen dira ibilgailuak oinezkoei min edo kalteren bat eragin edota zirkulazioa oztopa dezaketenean.
Hala, ibilgailua abandonatua dagoela egiaztatu ondoren, Udaltzaingoak egoeraren berri emango dio jabeari, eta, ordenantzak ezartzen duenaren arabera, 10 egunen barruan erretiratu behar duela jakinaraziko dio. Ibilgailuak leku berean jarraitzen badu, udaltzainek udal biltegira eramango dute garabiarekin, eta hantxe edukiko dute bi astez. Epealdi hori igarotakoan, hilabeteko iraunaldia duen prozesua hasiko da, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarriko da desegiteko lekura eramango dela adierazteko.
Abandonaturiko 21 ibilgailuren espediente daude irekita gaur egun, nahiz eta guztiek ez duten derrigorrez desegiteko lekuan bukatu behar, euren jabeek, Udaltzaingoak egoeraren berri jakinarazi ondoren, erretiratzeko aukera dutelako. Aurreko urteetan, Lezoko Udaltzaingoak 56 ibilgailu erretiratu ditu guztira, horietarik 29 jarduketa 2003. urtean gauzatu zituen eta 2004an beste 27ak.
Pintaden garbiketa
Bestalde, bide publikoko hormetan egiten diren pintadak direla-eta, 37.586 euro gastatu zituen joan den urtean Lezoko Udalak aipatu pintaketa horiek garbitzen. Gauzak horrela, eta aurrekontuaren kopurua benetan handia dela kontuan hartuta, Udalak bizilagunen erantzukizun hiritarra eskatzen du guztiona den herria garbi mantendu eta zaintzeko.