Igandea, martxoak 14ean, Zuhaitz Eguna ospatu zen Lezon.
Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen.
70 bat lagun bildu ginen, horietako asko adin desberdineko haurrak beren gurasoekin, Ipintza industrialdeko berdegunean 200 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko. Goizeko 10etan Euskal Herria plazatik abiatu eta baserri eta landa eremuan zehar ibilalditxo bat eginez gerturatu ginen landaketa eremura. Bertan, lizarrak, haritzak, elorriak, haltzak, zuhandorrak, sagarminak, gorostiak, erramuak, basaerramuak eta astigarrak landatu ondoren, hamaiketako batekin bukatu genuen jardunaldia.
...