link DATORREN IGANDEAN, MARTXOAK 14, ZUHAITZ EGUNA OSPATUKO DA
ingurugiroa(e)k bidalita A, 2010-03-09 17:08(e)an.

Datorren igandean, martxoak 14, Lezoko Udaletxeak Zuhaitz Eguna ospatuko du. Bertako 200 zuhaitz eta zuhaizka inguru landatuko dira, basoaren berreskurapenean laguntzeko.Zuhaitz Eguna 2010

Landaketa lekuraino ibilalditxo bat eginez gerturatuko gara (ikus planoa), gure herriko landa eremuko paisaiaz gozatuz.

Landaketaren ondoren eta zuen parte hartzea eskertzeko, “lunch” bat eskainiko da bertan.

Gomendioak: arropa egokiarekin joatea gomendatzen da, bereziki landaketarako eskularruekin. Aitzurrak eta palak han izango dira.

Hitzordua: igandea, martxoak 14, Euskal Herria Plazan, goizeko 10:00h-etan.

Familia guztiarentzako goizeko ekintza izango da, beraz anima zaitezte eta parte hartu!

EranskinaTamaina
Planoa.pdf56.89 KB
BasoarenNazioartekoEguna.pdf30.99 KB
Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria | 2 attachments

Erantzun

Formatu aukerei buruz informazio gehiago