admin(e)k bidalita O, 2004-08-27 07:07(e)an.

. Aiton Bordan irekita jarraitzen du edadetuak Santa Krutzetan bazkarira joateko izen-emateak

65 urtetik gorakoek edo aurten adin hori izango dutenek aukera izango dute bazkarira joateko. Baldintza bakarra Lezon erroldatua egotea da.

Bazkaria irailaren 14ean izango da Lintzirin Hotelean , 14:30etatik aurrera.

Gonbitea

Gonbidapen txartela Aiton Bordan hartu behar da eta izen ematea, irailaren 8 bitarte izango da. Egoitzara joan beharra dago (Antonio Pildain kalea, 3), 11:00etatik 13:00etara, asteartetik ostiralera. Nortasun agiria aurkeztu behar da. Autobusak jarriko dituzte 13:45etatik 14:15etara.

Erantzun

Formatu aukerei buruz informazio gehiago