link Batzutan BAI, bestetan EZ....
Attatto(e)k bidalita O, 2005-06-10 07:27(e)an.

Gaur bertan (2005eko ekaineran 10a) Hitza egunkarian Errauste plantaren aurkako artikulu bat agertu da. Bertan,
Lezoko Udalak Txingudiko Mankomunitateak Gaintxurizketan eraiki nahi duen errauste plantaren aurkako alegazioa aurkeztuko duela aipatzen da: \"...Alegazioan errauste planta Jaizkibel menditik gertu eraiki nahi dutela aipatuko dute, eta mendia Natura 2000 sarean barneratua dagoela defendatzen du Udalak, plantaren aurka egiteko\".
Jaizkibel mendi bera al da Superportua eraiki nahi duten hori?
Eta.... Lezoko Udala ez al dago bada Superportuaren alde?
Edo... Jaizkibel mendia kasu batzutan soilik dago (interesen arabera, noski!) Natura 2000 sarearen barruan?
Edo... Superportuak ez du eraginik izango Jaizkibelen?

Gauza bat eskatu nahi diot Lezoko Udalari: gauzak argi esan ditzala!
Jaizkibel mendiaren alde al dago?
Batzutan BAI, bestetan EZ....
Honek ez du balio!

Nire galderaren erantzun posibleak ondorengoak dira: BAI edo EZ.

Iruzkin 1

Erantzun

Formatu aukerei buruz informazio gehiago