Uztailaren 3ko (igandea) El Diario Vascon agertu zen, datorren urteotan 500 babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikiko direla Lezon. Informazio hau alkatearen ahotik entzundakoa zela adierazten zen.
Hau egia bada gauza bat eskatu nahi nuke: etxebizitza horiek egiterakoan inguruneari ahalik eta kalte gutxien egitea, alegia, lur produktiborik ez suntsitzea, alderdi berdeak mantentzea, errekak errespetatzea, etab. Honek ekonomikoki esfortzu handiagoa suposatuko du, baina epe luzean eskertuko dugu. Ikuspegi produktibo eta ekolojiko batetik, lur sail bat betirako galtzen da honen gainean azpiegitura bat eraikitzen denean. Gaur egun daramagun eraikuntza erritmo honetan, alderdi berdeak betirako galduko ditugu!
Orain ez badugu zuzen jokatzen, eremu hauen gainean eraiki ondoren beranduegi izango da.
Bestalde, azken babes ofizialeko eskaerekin izandako baremoa aldatzea gustatuko litzaidake. Orduan nire desadostasuna adierazi nuen, eta orain ere hura gogorarazi nahi nuke: babes ofizialeko etxebizitzetara aurkez ahal izateko irabazi minimorik ez eskatzea nahiko nuke.
Eskaera hau bidezkoa iruditzen zait.