Galdera hura eta Mikel Laboaren umorea

Gorka Bereziartua| 2008-12-02

Mikel Laboa

Zapatila zikinek Bilboko Carlton hoteleko alfonbra gorria zapaldu dute; lodi sentitzen da oin azpiko luxua, lebitatzea bezalakoa da: “Non da diskoaren aurkezpena?” eta atzamarraren norabideari pausoa jarriz sartu dira areto dotorean. Diskoa hartu eta eserita, zapatilak txiki sentitu dira Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Iñaki Salvador… aretoan sartzen ikusi dituztenean. Berdin zapatilen jabea, kulturaz eta ilusioz idazten duen webgune bateko kazetari hasiberria. Bete dira aulkiak, itxaron dute bera azaldu arte. Mantsoa da Mikel Laboaren pausoa Xoriek 17 diskoa aurkeztera doala.

Euskararen eguneko hitzaldiak

Kutxak: zartada EAJ eta CCOOri

Juan Mari Arregi| 2008-12-02

Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) eta Gipuzkoa Donostia Kutxaren arteko bat-egiteari ezetz esan zaio. Bat-egiteko ereduaren porrota ere agerian geratu da. BBK-ko batzarrak onartu egin zuen bat-egitea, nahiz eta uste baino babes gutxiagorekin izan. Kutxak ezetz esan du ordea, uste baino ezezko gehiagorekin. Bat-egitearen bultzatzaileek kolpe latza jaso dute, alegia, EAJk (ikuspegi politikotik), CCOOek (ikuspegi sindikaletik) eta EAJko kudeatzaile diren bi kutxetako lehendakaritzek.

Lehenengo Komiki Azoka egingo da asteburuan Irunen

2008-12-02

Hilaren 6tik 8ra bitartean egingo da Irungo I. Komiki Azoka, Ficoban. Tailerrak, liburu aurkezpenak, rol jolasak eta hitzaldiak izango dira, besteak beste. Parte hartzaileen artean Iñaki Holgado errenteriarra (Heavy Metal, Spirou, Piztia Otzanak...) eta Angel Unzueta zarauztarra (Marvel eta DC) daude.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Mihiluze mahai jolasera lotura

29ko Depresio Handiak ez zituen idazleak tristatu

Gorka Bereziartua| 2008-12-02

Badaezpada, gaur krisi ekonomikoa dena biharko Depresio Handia bihurtzen bada ere, irakurketa-gida jarri nahi dizugu esku-eskura: John Steinbeck, John Dos Passos, James M. Cain... Idazle horien eskutik publikatu ziren, 29ko burtsaren gainbehera erraldoiaren ondoren, AEBetako literaturaren harribitxi asko. Datu abstraktuek baino argiago azaltzen dute The grapes of wrath edo The 42nd parallel bezalako eleberriek hondamenaren ekonomia. Aste honetan salgai izango duzuen ARGIA astekarian (2.162 zenbakia) izango duzue horien berri.

Instituzioek diote euskara eta gaztelania "inposiziorik" gabe arautu behar direla

2008-12-02

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Eudelek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Euskararen Nazioarteko Eguneko manifestua aurkeztu zuten atzo. Gaztelaniaren erabilera ez dela inposatu behar diote, ezta euskararena ere: "Ez gaitu inposizioaren bideak eramango euskararen erabateko biziberritzeraino". Bestalde, gaztelera hutsez mintzo diren herritarrei "euskararantz urratsak" egiten ahalegintzeko eskatu diete.

Euskararen Nazioarteko Eguna bihar ospatuko da. Hala, beste hainbat ekitaldirekin batera, Lehendakaritzan Ukan sariak banatuko dituzte.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Multimedia

Norman G. Finkelstein, Palestinaz

Sartu multimedian

Erantzunak

Larrun
"Euskal Herria amesgai"
Denda
Mihiluze
Mihiluze
Salneurria: 35€
Harpidedunak: 29,75€
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia