Udal Liburutegian hainbat bilduma kontsultatu ditzakezu. Halaber bost ordenagailu dituzu eskura: 1 haurren irakurgelan (online katalogoa) eta 4 helduen irakurgelan (INTERNETen nabigatzeko).
Monografiak
Gai askoren gaineko obra monografikoak (artea, hezkuntza, historia, osasuna, psikologia, ingurumena, sukaldaritza, turismoko gidak...). Mailegatu daitezke.
Erreferentzia bilduma
Kontsultarako obrak (hiztegiak, urtekariak, entziklopediak...). Planeta jakintza arloka, The new encyclopaedia britannica, Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana... Ezin dira mailegatu.
Haur eta gazte literatura
Haur eta gazteentzako ipuinak, eleberriak... Mailegatu daitezke.
Helduen literatura
Poesia, antzerkia, eleberriak, biografiak, komikiak... Liburuxkak frantsesez eta ingelesez. Mailegatu daitezke.
Tokiko bilduma
Lezoren gaineko funtsak. Batzuk mailegatu daitezke eta besteak ez.
Material bereziak
CDak, DVDak... Soilik mailegurako.
Aldizkako argitalpenak
Gai askoren gaineko aldizkariak. Egunkariak (Berria, El Diario Vasco, El País, Gara, Le Journal du Pays Basque, Mundo Deportivo, Noticias de Gipuzkoa, Oarsoaldeko Hitza ale guztiak). Mailegatu daitezke (egunkariak izan ezik).
Aldizkari ofizialak
Internet bidez kontsultatu daitezke soilik.