Tokiko bilduma

Udal Liburutegiko tokiko bilduman Lezo eta lezoarrak dira protagonista.

Bertan Lezoren gaineko liburu eta bestelako dokumentuak aurkituko dituzu. Horien zerrenda bat ikusteko online katalogoan sartu, Lezo idatzi eta bilaketa abiarazi besterik ez duzu.

Funts horien artean dituzu Francisco de Gainza lezoarrak 1738an argitaratutako liburuaren ale bat, Pedro Aguirre lezoarrak 1903an eskuz idatzitako Amorio fiñaren bersuak, Orixek 1919an argitaratutako Lezoko Gurutze Doitsuari euskal-ereserkia eta Patri Urkizu lezoarrak argitaratutako hainbat liburu.

Lezon argitaratutako aldizkako argitalpenak ere funts horien artean dituzu. Besteak beste OnLezo, Orratx! eta Zartako aldizkarien ale guztiak, Oarsoaldeko Hitza egunkariaren ale guztiak eta 1989ko urtarrilaren 1etik gaur arte prentsan agertutako Lezoko kroniken bilduma.

Lagundu

Zure laguntza beharrezkoa dugu tokiko bilduma handitzeko.

Hainbat item ezin dira inon erosi bakarrak edo aspaldikoak direlako. Beraz tokiko bilduma hornitzeko bideetako bat herritarrek egindako emaitzak dira.

Lezoren gaineko edo lezoarrek sortutako eskuizkribu, gutun, bertsopaper, liburuxka, liburu, jai egitarau, postal, irudi, argazki eta abarrek dute lekua tokiko bilduman.