2006 - I. Dantza Jardunaldiak

Dantza Jardunaldiak

Oraindik orain saio ugari egon arren, Euskal Herriko Goi-mailako Dantza Ikastetxerik ez dago. Gaur egun akademia pribatuak, dantza taldeak eta hainbat udaletako dantza tailerrak dira ikasteko gune bakarrak. Goi mailako dantzari ugarik kanpora joan behar izan du (Igor Yebra, Lucía Lakarra...). Bestalde, dantza emanaldiak herrietan ez dira behar adinako maiztasunarekin programatzen eta programatzen direnean, askotan, sarreren salneurria oztopoa bilakatzen da.

Gurean, Lezon aski ezaguna da Murixka Dantza Taldea, baina beste dantza moten aldeko keinua egin nahi dugu. Aurtengotik hasita, dantza mota ezberdinak iragarri eta sustatu nahi genituzke. Euskal folklore tradizionaletik abiatuta, klaketa, dantza garaikidea edota dantza estilo berriak eskurarazi nahiko genituzke. Bestalde, denborak gero eta lausoago bihurtu dituen dantza garaikidearen eta beste diziplina batzuen arteko mugen apurketatik datozen ekarpen berriak ere ezagutu nahi ditugu.

Ekaina

16

21:30

Kiroldegiko frontoia

Dantza Tradizionala

Murixka Dantza Taldea

Kurtso amaierako emanaldia

5 €

Ekaina

17

20:30

Gezala

Klaketa

Tip Tap Clap

Musi Tap

5 €

Musika taldea: Samar; Antzerki taldea: Mailubana, Interpretazioa: Celine Urzaiz, Larraitz Ugartemendia eta Jep Melendez.

Oharra: Dantzarien asmotan bada egunean zehar ?jende nahikoa apuntatuko balitz? dantza tailerrak eta ikastaroak antolatu (klaketa eta dantza garaikidea haurrentzat eta helduentzat). Irakasleka Larraitz Ugartemendia haurrentzat, Jep Melendez kaketa helduentzat eta Silvia Hoyos Dantza Garaikidea.

Informazioa gehiago 630 705 594 telefonoan eta tiptalclaps@hotmail.com korreoan

Uztaila

1

22:30

Gezala

Dantza garaikidea

4 koreografia

5 €

- Appointment & disappointment

Koreografia: Maider Oiartzabal eta Iñaki Fortun; Interpretazioa: Maider Oiartzabal eta Iñaki Fortun; Musika: Barietatea; Argitazpena: Telesonic; Soinua: Telesonic;

 

 

- Jin jan jun

Koreografia: Ideies Blai dantza; Interpretazioa: Koldo Mattin Agirregomezkorta, Estitxu Campos eta Eider Mendizabal; Musika: [Diseinua: D.J. Txema Mute All; Konponketak: Andoni Cuervo]; Bideoak: Koldo Mattin Agirregomezkorta. Amaia Sansek utzitako irudiak; Jantziak: Beatriz Olazabal.

 

- Tentativa

Koreografia: MAI-MY; Interpretazioa: Myriam Perez, Maite Arroitajauregi, Víctor Iriarte; Musika: Maite Arroitajauregi; Argitazpena: Eneko Aranzasti, Saroa; Soinua: Eneko Aranzasti; Bideoa: Víctor Iriarte

- El país de las últimas cosas

Koreografia: Sara Susaeta eta Nerea Urbieta; Interpretazioa: Sara Susaeta eta Nerea Urbieta; Argitazpena: Telesonic; Soinua: Telesonic;