XV. Jon Garbizu olerki sariak (2008)

OINARRIAK

1. Partehartzaileak. Lezoko biztanleak edo Lezoko Udal Liburutegiko bazkideak izango dira:

"A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
"B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
"D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
"E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
"F" maila: 14 eta 15 urtekoak.

2. Idazlanak. Euskaraz idatzitako olerkiak (bertsoak eta hitz jokoak barne) izango dira, gai librekoak, inoiz argitara gabeak eta gehienez 3 orrialdekoak.

3. Aurkezpenerako baldintzak. Azalean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen adina azalduko dira, eta barruko aldean helbidea, telefonoa eta izen-abizenak). Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. (Orrietan edo gutunazalean ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.)

4. Aurkezpenerako epea eta helbidea. Idazlanak 2008ko azaroaren 17tik 21era (biak barne) aurkeztu behar dira Udal Liburutegian.

5. Epaimahaia. Antolatzaileek izendatuko dute eta bere epaia apelaezina izango da. Gerta daiteke sarietako edozein eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute.

6. Sariak. "A" maila: liburuak erosteko 100 euroko balea. "B" maila: liburuak erosteko 100 euroko balea. "D" maila: liburuak erosteko 100 euroko balea. "E" maila: liburuak erosteko 100 euroko balea. "F" maila: liburuak erosteko 100 euroko balea.

7. Sariak ematea. Sariak Udal Liburutegian emango dira 2008ko abenduaren 12an, arratsaldeko 7:00etan.

8. Lanak berreskuratzeko epea. Lanak 2009ko urtarrilaren 31 bitartean berreskuratu ahal izango dira Udal Liburutegian. Epe horretan jaso ez direnak suntsitu egingo dira.

9. Oinarrien onarpena. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.