| Emakume zikloa |
Martxoa | 3-14 | 11:00-13:00 17:00-20:00 | Kultur Aretoa | Erakusketa | Gaxuxa Emakume Taldea |

Martxoa | 6 | 19:00 | Gezala Auditoriuma | Antzerkia (Gazteleraz) | El hijo que vino sin pan | Edurne Agirrezabala | 5 € |
Komedia honetan ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatzen digu bakarrizketa baten bidez.
Harriduraz begiratzen du amak zenbateko aldea dagoen berak eman nahi zion heziketaren eta gaur egun ikusten duenaren artean. Semearekin komunikatu nahian, amak argi ikusten du birziklatzeko premia duela.
Algaren eta une hunkigarrien artean, gazteei eta helduei egokitzen zaie, emanaldian bi mundu horien antzezpena egiten baita.
Martxoa | 8 | 20:00 | Gezala Auditoriuma | Kontzertua | Maika Makowsky | 10 € |

Maika Makovskiren "Kraj So Koferot" kaleratu bezain pronto baloratu zuen positiboki kritikak: RUTA 66 aldizkarian hileko diskoa, Udako ale berezian, El Mundoren La Luna gehigarrian lau izar, 2007ko FNAC-eko talentu berria....
Wild Punk Records disko etxearekin argitaratutako Maika Makovskiren azken lana urteko erreferentzi garrantzitsuenetarikoa bilakatzeko bidean da. Udako ale berezian RUTA 66 aldizkariak, hileko disko hoberena izendatzeaz gain, Nico, Jeff Buckely edo Marianne Faithfull artistekin konparatzen du.
Sonic Wave Magazine-en arabera azken disko liluragarria omen da, azala oilo ipurdi moduan jartzeko adinakoa.
Maia Makovskiren azken lana, "Kraj So Koferot", Wild Punk disko etxearekin grabatu du. Estatuko prentsa Underground mailan egun dabiltzanen artean zerbait apartekotzat hartu du.
"Efeme" aldizkariaren baitan, "Kradiaw" (2005)izeneko bere lehen diskoa estreinaldi ezin hobea suertatu zen. Punkak eta folkak elkarren artean talka egiten zuten disko honetan eta P.J.HArvey, Neil Young, Stooges, Hole eta Joni Mitchellen eraginetik atera zitekeen hoberena kanporatzeko gai izan zen. Doinu elektrikoak eta akustikoak oso ondo maneiatzen ditu Makovskik eta arestian aipatutako bere lehen diskoa elektrikotasuna bazuen ardatz, orain argitaratutako bigarrenak, "Kraj So Kóferot" (2007), akustikoa izango du ezaugarri nagusi.
gitarrak aipatu badira ere, Maika Makovski eta berak aukeratutako taldearen gainetik, bere ahotsa da garrantzitsuena. Aparteko indarra eta amorrua kanporatzen du abesti bakoitzean, bai kanta gogorrenetan, bai leunenetan.
Bi disko bakarrik baditu ere, oso gaztetatik hasi zen maketak grabatu eta lehiaketetara aurkeztuz. Ordurako nabarmentzen hasiak ziren bere zuzeneko indartsuak. Urte batzuk New Yorken egin ondoren berriro bueltatu da, lehen bi diskoak patxadaz aurkezteko eta hirugarren baten grabazioekin hasteko.
Martxoa | 11 | 17:00 | Gezala Auditoriuma | Zinea | Te doy mis ojos |

2004ko Goya sarietan erabateko irabazlea izan zen 7 sari eskuratu ondoren. Donostiako zimenaldian, berriz, zilarrezko maskorra lortu zuen. Lantzen duen gaia gaurkotasun ikaragarrizkoa (zentzu bikoitzean): genero indarkeria. Eta gaia tratatzeko ikuspuntuak eztabaida bat baino gehiago sortutakoa. Bikote baten arteko amodio/gorroto/beldur istorioa da. Zuzendariak indarkeriaren aurkako ikuspuntua hartzen badu ere, erasotzailea ulertzeko saiakerak egiten ditu. Oreka zaila eta latza, baina kritikaren ustez lortzen duena.
Martxoa | 11 | Jarraian | Gezala Auditoriuma | Hitzaldia | Emakumearen aurkako indakeria |
Partaideak:
Marian Asteasunizarra (Equalako abokatua)
Equala (Consultoria Igualdad de Oportunidades)