Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak hauek dira:
1. Eskatzen den urteko urtarrilaren 1.a baino lehen Lezon erroldaturik egotea.
2. Kirol klub, sail eta kirol elkarteen kasuan egoitza soziala eta bere jarduera Lezon garatu beharko dira, eremu bereziak behar dituzten taldeen kasuetan ezik. Lezon garatzen ez diren kirol modalitateen kasuan, entitateak modalitate hau garatzea eta eskualdeko izaera edukitzea (hau estatutu edo legezko agirian jaso beharko da).
3. Udal zerga guztiak ordainduta edukitzea.
ONURADUNAK
1. Elkarbizitza unitateko hileko diru-sarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasen %75eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero Lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
2. Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.
3. Jubilatuak. Instalazioak eta zerbitzuak 15:00ak baino lehen erabiltzen badituzte finkaturiko tasa bereziak aplikatuko zaizkie.
4. Bazkide orok, alokatze esparruak 48 ordu baino epe txikiagoan alokatzen badituzte ez dute alokairu tasa ordaindu beharko.
5. 2000. Urteko urriaren 17an Udalak osoko bilkuran onartutako pleguetan jasotzen ziren salbuespen eta hobari guztiak. Hauen artean aipa ditzakegu:
Eskola Kirola
Eskola Kiroleko programaren barnean antolaturiko ekintza guztiak instalazioen ordainketa salbuetsia dute baita sarreren ordainketa bertan parte hartzen duten eskolaumeek. Arau hau Lezo, Oarsoaldea eta honela hitzartua duen beste edozein udaletako jarduera eta eskolaumeei aplikagarria izango da.
Lezoko Udala.
Lezoko udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
Egoitza soziala Lezon duten Kirol klubak.
Ez dute alokairurik ordainduko saio eta partidu ofizialen kasuan.
Eskualde mailako Kirol klubak.
Lezon lantzen ez diren kirol modalitateak jasotzen dituzten eskualde mailan lan egiten duten kirol klubak, teknikariaren baiezko txostena jaso ezkero, ez dute alokairurik ordainduko saio eta partidu ofizialen kasuan.
Erabiltzaile jubilatua.
Erabiltzaile mota honek instalazioak 15:00tak baino lehen erabili ahal izango ditu. Erabilera ordutegi osoan egin ahal izateko heldu arruntaren modalitatea izango de baliagarri.
6. Kirol instalazioetako bazkide berrien kasuan alta eguna kontuan hartuko da eta lehenengo hilabeteko kuotaren zati proportzionala kobratuko zaie.
7. Bekoerrota eta Altzate instalazioetan epe berdinean bi ikastaroetan izena ematen duten erabiltzaileek %15eko hobaria jasoko dute bigarren ikastaro horretan. Hau berbera aplikatuko litzaieke hortik gorako ikastaroei.
1. Familiako kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, (1 eta 2 kasuetan) Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da aintzat.
2. Tasen hobari eskabideak Kiroldegiko bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta ondorengo dokumentazio hau erantsiko zaio:
q Pertsona fisikoen kasuan bizikidetzaren ziurtagiria.
q Pertsona fisikoen kasuan udal zerga guztiak ordainduta edukitzearen ziurtagiria.
q Sarrera ekonomikoengatiko hobarien kasuan edonolako ordainketaren bat jasotzen duten famili unitateko kide guztien soldata, pentsio edota beste edozein ordainketa-kontzepturengatik sortzen diren sarreren egiaztagiria. Edo larrialdi laguntzak jasotzen badira, hori ziurtatzen duen udalaren agiria.
q Famili ugarien kasuan famili liburua eguneratua.
q Kirol elkarteen kasuan kirol sailak luzatutako agiria.
3. Hobaria, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko da.
4. Hobariek metatze-izaerarik ez dutenez, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du.
5. Eskatutako programetarako bakarrik emandakotzat ulertuko da hobaria.
6. 1 eta 2 kasuentzako aipaturiko dokumentazioa lehen urtea igaro ondoren, urtero aurkeztuko da abenduan. Dena den, hobaridunak bere egoeran (hobariarekin zerikusia duena) ematen den edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen du bere gain.
Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula. | ||
| Familiakiden kopurua | Sarrera ekonomikoak€ | Hobariak |
| 1 | 8.424 | % 75 |
| 2 | 13.743 | % 75 |
| 3 | 18.034 | % 75 |
| 4 | 21.387 | % 75 |
| 5 | 24.271 | % 75 |
| 6 | 27.061 | % 75 |
| 7 | 29.694 | % 75 |
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 03-Salbuespenak eta hobariak Bekoerrota-Altzate.pdf | 36.99 KB |