Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara sustatzeko dirulaguntzak 2008

Euskara Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektuentzako dirulaguntza deialdia egin du. Apirilaren 15ean amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.

Guztira hamar diru laguntza mota dira:

1. Euskarazko aldizkako argitalpenak
2. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
3. Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak
4. Euskarazko ikasmateriala ekoizten duten argitaletxeen azpiegitura
5. Unibertsitate gaien oinarrizko euskal liburutegia
6. Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak
7. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
8. Itzulpen praktikak egiteko bekak
9. Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak
10. Euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistak

Xehetasun gehiago nahi baduzu begiratu ondoko loturan: dirulaguntza deialdia.