2008.eko Maiatzaren 6ekoa

Data:2008-05-06
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia: 

Lezon, 2008eko maiatzaren 6an, asateartean, goizeko 8:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar gelan, lehen deialdian, Jon Legorburu Arrastua alkate lanean delarik, haren lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Haritz Salaberria Goikoetxea.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko apirilaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko apirilaren 22az geroztik hartutako erabakien berri eman da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Jardueraren aldeko proposamena,  Merkaoil (Inversiones Arahonde, S.L.)ri dagokiona, Ipintza kaleko 47 zenbakian dauzkaten instalazioetan erregai-hornidurarako unitatea handitzeko (2006H0050007).

 

Merkaoil (Inversiones Arahonde, S.L.),  enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruzko txosten teknikoa ikusirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Ipintza kaleko 47 zenbakian dauzkaten instalazioetan erregai-hornidurarako unitatea handitzeko. 

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

4.- Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari,  Zubitxo 1 etxeko jabekideen ordezkaritzan, Zubitxo kaleko 1eko etxearen fatxada berritzeko obra lizentzia emateko proposamena (2008H0030009).

Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak,  Zubitxo 1 etxeko jabekideen ordezkaritzan, fatxada berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari, Zubitxo 1 etxeko jabekideen ordezkaritzan, etxe horren fatxada berritzeko obra lizentzia ematea ondorengo baldintza hauekin:

  • Oinezkoen pasabideen gainean jarri beharko direlako andamioak, ondoko hau kontuan eduki beharko da: jarri baino lehenago "in situ" erreplanteoa udal aparejadorearekin egin beharko da.
  • Obra egiteko, segurtasun neurriak jarri beharko dira, esate baterako: sareak ipini aurrekaldeetan, obra seinalizatu, kontainerrak, eta beharrezkoa ikusten bada eraikuntzaren aurrekaldeko perimetroa egurrarekin itximena jartzea, jarri beharko da.
  • Obra bukatzeko epea: obra hasi ezkerotik: 2 hilabete.
  • Errespetatu beharko da Segurtasun Estudioan agertzen dena.
  • Kaleko okupazioa: 17 m² eta 7 m².

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik  ordaindu beharko ditu 1.563,77 €.((Eraikuntzaren gaineko zerga 1.110,17 € eta aldamio jartzea 453,60 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Manuel Hernández Garcíari obra lizentzia emateko proposamena, Auñamendi 6an fatxada eraberritzeko lanak egiteko (2008H0030010).

Manuel Hernández Garcíak, Auñamendi 6an fatxada eraberritzeko obra baimena eskatu eta oinarrizko segurtasun eta osasun txostena aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, era beran, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Manuel Hernández Garcíari, Auñamendi 6an fatxada eraberritzeko lanak egiteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

  • Aldamioak jarri beharko dira, espaloia libre utzita oinezkoak, minusbaliatuak e.a. libreki ibil ahal izan daitezen.
  • Segurtasun neurri guztiak bete beharko dituzte, fatxadaren aurreko aldean sareak jarri behar izanik. Hodiak ere jarri beharko ditu zatarri material guztiak ateratzeko, masa e.a. zuzenean kontainerrera.
  • Obrak egiteko epea: Hiru hilabete, hasieratik kontaturik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.127,74 €  ordaindu beharko ditu. (Eraikuntzen gaineko zerga 1.604,59 €,  aldamioak jartzearena 1.956,15 € eta kontainerra jartzearena 567 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.