Acroindar & Jazz Thalia dantza emanaldia Gezala Auditoriumean (5 €)

2008-06-27 20:00

Non:

Gezala Auditoriumean

Xehetasunak:

Joan den urtean dantza eta akrobazia nahastu duen emanaldi honek izan zuen arrakasta eta ikusirik hainbat jende kalean gelditu zela, errepikatzea erabaki dugu.

Talde honek maiz grabitatearen legeak zalantzan jartzen du. Gai dira gorputz osoa airean izateko, aldamenekoaren hanka edo esku bakar batean bermatuta. Oker-oker eginda, gomazkoak balira bezala,

baina era berean estilizatu eta eder. Ezinezkoak diruditen irudiak sortzen dituzte.

Ezagutzen dutenentzat, ezer esan beharrik ez. Ezagutzen ez dutenentzat.... Izan ere, dantza talde honek baleta eta dantza garaikidearen doiak erabiliz estilo berri bati ekin diote. Koreografia ederrak, dantzari apartak eta dantza eta akrobazia lantzen duen espektakulu paregabea. Aurten, horrezaz gain, koreografia batean BAMBOO izeneko dantzan, SAMU CREW taldearen laguntza izango dute (break dance estiloa).

Bestalde, JAZZ THALIAREN DANTZAK ere gurekin izango dira. Talde honek Jazz eta Funky dantzaren koreografi ederrak aurkeztuko digu. Hau da, emanaldi batean hiru dantza estilo, hiru dantza talde espektakulo handi bat sortzeko. Aurtengoan ez galdu aukera.

egutegia