Herritarrek eta komunitateak hirigintzaren antolamenduan parte hartu eta protagonista izan behar dute, herritarren bizitza- kalitatean nahiz komunitatearen historian, kulturan eta garapenean eragiten duten parametroak antolaketa honen baitan baitaude. Honela, Lezoko udalak hainbat prozesu aurrera eraman zituen 2000 urte inguruan “Lezoko hirigintza planari buruzko herritarren proposamena” eta “Lezo Bihar hausnarketa estrategikorako prozesua”.
Oraingoan udal tramiteekin batera, lau fasetan bereizitako prozesuan herritarren parte-hartzea bilatzen da.
Ikasi, Ezagutu, Proposatu eta Eztabaidatu faseetan herritarrei informazioa emateaz gain, eztabaidarako eta ekarpenak egiteko aukera dugu.

(Edukian sartzeko egin klik ondorengo aukeretan)