Airearen kalitatea

Lezo, Euskal Herriko herri kutsatuenetakoa dugu, kutsadura-iturri nagusiak trafikoa eta portua izanik.

Portuari dagokionean kutsadura maila hau izatearen arrazoiak honako jarduerak dira: zentral termikoa; txatarra eta bestelako salgaien babesik gabeko biltegiratzea; Algeposa eta bertako kamioien joan-etorriak.

Bestetik, N-1 errepideak ere, ibilgailuen joan-etorriak direla-eta, airearen kalitatean zuzeneko eragina du.

IHOBEk, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, 2005ean Pasaialdeako aire-kalitateari buruz egindako diagnosia eta proposatzen duen ekintza-plana ikusteko aukera duzu honako dokumentua deskargatuz.

Lezoko eguneroko aire-kalitatearen neurketen datuak ikusi nahi izanez gero, klikatu ondorengo estekan: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49n82/eu/vima_ai_vigilancia/indice.apl?lenguaje=e

Ingurumenari buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero, klikatu ondorengo helbidean: www.ingurumena.net

EranskinaTamaina
Diagnosia-eta-ekintza-plana2005.pdf2.78 MB