Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hazkuntza faseen liburuxka argitaratu du gurasoei euskararen transmisioan laguntzeko.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak "Gure haurraren garapena" izeneko liburuxka bat argitaratu berri du. Bertan haurren hazkuntzak dituen fase ezberdinak jasotzen dira. Hazkuntza fase bakoitzak dituen ezaugarrien berri ematen da. Haurrak garatzen dituen trebezien ondoan fase bakoitzean hizkuntzarekin lotuak doazen ezaugarriak ere ematen dira. Modu horretan euskararen transmisioan gurasoei lana erraztea du helburu liburuxkak informazio interesgarria eskainiz.
Liburua haur jaio berriak dituzten gurasoen artean banatuko da. Edonola, irakurtzeko gogorik baldin baduzue egin klik HEMEN.