Lezoko haurrak protagonista

Or, 2013-01-18 13:49

Lezoko haurrek, Markesaneko orubean zer egin pentsatu eta bost proposamen zehatz aurkeztuko dizkiete udal ordezkariei urtarrilaren 18an.

Egitasmo hezitzaile berria izan da prozesua. Irrien Lagunak Klubaren ekimenez, Oarsoadeko lau udalerritan aurrera eraman den umeentzako aisia proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzailearen ondoren, Lezoko haurrek prest dute beren proposamena. 

Lezoren kasuan, prozesua eskola orduez kanpo landu da eta batez beste, 30-40 haur inguru bildu da egindako hiru bileretan. Bilera horietan, haurrek herrian egingo luketen eskuhartze/ekimen bat lantzeko helburuarekin, bihar udal ordezkariei aurkeztuko dieten proposamena osatu dute.

Aurkezpena, urtarrilaren 18an, 18:00etan izango da, Gezalan. Lezoko Alkatea Ainhoa Zabalok eta bi-hiru zinegotzik egingo diote ongi etorria haurrei.

Irrien Lagunak Klubak eta Sorguneak ikertegiak, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean taxutu dute egitasmoa. Haurren parte hartze prozesuak eskualde mailan koordinatu dira HUHEZIren laguntzarekin.