Euskara garatzeko hiru planetarako esleipena egin da

La, 2013-02-16 14:10

Joan den urtarrilaren 4ean argitaratu zuen Lezoko Udalak Gazteen Aisialdia, Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.  Lehiaketa horretara aurkezteko epea urtarrilaren 19an amaitu zen eta guztira 3 enpresa aurkeztu ziren. Balorazio fase ezberdinen ondoren esleipena Ttakun K.E.ari egin zaio joan den otsailak 5eko Tokiko Gobernu Batzordeak erabakitakoaren baitan.

Geratzen diren urrats formalen ondoren espero dugu datorren martxorako Ttakun K.E.ak abian jarriko dituela ondorengo plangintzak:

1) Kuadrillategi.

2) Merkataritza euskalduntzeko plangintza.

3) Lezoko erakunde eta elkarteak euskalduntzeko plangintza
 

Arloa edo saila