Sukaldaritza tailerra Irrien Lagunekin

Ar, 2014-02-18 16:00

Datorren larunbatean egingo da, 11:00etatik aurrera Ikastolako jantokian

Oarsoaldeko Irrien Lagunak taldea hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena, datorren larunbatean izango da, hilak 22. Egun horretarako gailetak egiten ikasteko sukaldaritza tailerra antolatu dute Ikastolako jantokian. Tailerra familiei bideratuta dago.

Goizeko 11:00etan hasiko da, eta hauek dira parte-hartzaileek etxetik eraman beharrekoak:

  • 375 gr. gurin –komenigarria da ordu batzuk lehenago hozkailutik ateratzea, bigundu dadin–.
  • 2 arrautza
  • Ontzi bana –bol modukoa– eta barila bat –arrautzak irabiatzeko–.
  • Nahi izanez gero, gailetei forma emateko moldeak.

Goizean prestatutako gailetak arratsaldean jango dituzte, Trapujale dantza ikasteko tailerra amaitzen denean. Bide batez, Irrien Lagunak taldea bertan izango dela aurreratu du, eta herritarrak animatu ditu dantza ikastera –entregua arratsaldeko 17:00etan hasiko da Saldise plazan–. Goizean egindako gailetak bustitzeko txokolatea egingo dute.

Tolosako Inauteriak

Irrien Lagunak taldeak Tolosako Inauterietara joateko gonbita luzatu nahi du. Martxoaren 2an, igandea, Lezoko plazan Trapujalez elkartzeko deia egin dute, goizeko 10:00etan. Trenez joango dira Tolosara egun pasa egitera.

Bide batez, otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean Lezoko Inauterietan parte hartzeko gonbita luzatu dute. 

Arloa edo saila