Haur eta gaztetxoen Jai Batzordea

Az, 2014-03-19 16:07

Bost eta hamabi urte arteko neska-mutilei zuzendutako gonbitea da

Jai Batzordeak gonbidatu bereziak izango ditu martxoaren 28ko bileran. Izan ere, Jai Batzordea osatzen duten herriko eragileek eta udal ordezkariek haurrak eta gazteak gonbidatu dituzte Batzordean parte hartzea.

Hain zuzen, 5 eta 12 urte arteko neska-mutilak. Lezoko ospakizunetan (Mendekosteak, Santakrutzak, Inauteriak, Eguberriak…) helduak dira haurrentzako ekintzak prestatzen dituztenak. Bada, hemendik aurrera, erabakitzeko eskubidea izango dute, ospakizunetan zer eta nola nahi duten erabakitzeko aukera.

Horretarako, bilera berezia antolatu dute martxoaren 28an Lezo Herri Eskolan, 17:00etatik 19:00etara. Bertan parte hartu nahi duten guztiek, martxoaren 26ra arte izena emateko aukera izango dute. Izena emateko formularioa bete beharra dago eta norberak bere ikastetxean edo Lezoko Udalaren euskara-kultura bulegoan entregatu beharko du.  

Arloa edo saila