Oarsoaldean hobetsitako hogei proposamenak

Ar, 2014-07-22 08:42

Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoak ezagutarazi ditu hogei proposamenak eta irailaren 20an baloraziok ezagutaraziko dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundia gauzatzen ari den Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoak Oarsoaldeko bizilagunek hobetsitako hogei proposamenak publiko egin ditu. Guztira, 378 aurkeztu ziren eta lehentasunen artean, bost hauek izan dira bozkatuenak:

  1. Lezotik Donibanera doazen bide-gorrien sare konexioa hedatu eta espaloiak zabaldu.
  2. Auzolan egitasmoak martxan jarri, bereziki gazteak inplikatuz
  3. Hondakin organikoak kudeatzeko planta txiki bat eskualdean
  4. Eskualdeko 4 udalen konpromisoarekin nekazaritza lurren erreserba sortzea nekazari gazteentzat (landa lurren alokairua).
  5. Gaixo psikikoen lan-integrazioa bultzatzeko lanpostuen sorrera, tokian tokiko elkarteak sustatuz, baratzak sustatuz

Lotura honetan hobetsitako hogei proposamenak ikus ditzakezue.

Irailaren 30ean, bilera

Momentu honetan, Foru Aldundiko teknikariak ari dira hobetsitako proposamenen azterketa teknikoa egiten, bideragarriak diren ala ez erabakitzeko.

Balorazio horiek irailaren 30ean egingo dira publiko, 18:30ean Lezoko Gezala aretoan. Egun horretatik aurrera eskualdeko biztanleek Gipuzkoako Foru Aldundiak Oarsoaldean 500.000 euro non inbertitu erabakitzen hasiko dira.

Arloa edo saila