Merkataritza euskalduntzeko ikastaroa

Az, 2014-07-30 09:07

Hilabete honetan amaituko da programa, eta datorren ikasturtean ekimenak jarraituko du

Hilabete honetan amaituko da Lezoko Udaleko Euskara sailak herriko merkatarientzat antolatu duen euskara ikastaroa. Hiru hilabetez, Zubitxo janari dendako, Ximak ile-apaindegiako, Lezoarrak tabernako eta Sagar Zulo Jatetxeko arduradunak euskara ikasten aritu dira Oroitzene euskaltegian, astean behin. 

Ikastaroaren helburua izan da egunerokoan bezeroekin izaten den gutxieneko komunikazioa euskaraz egin ahal izateko laguntza ematea: agurrak, kontuak, eguraldia eta abar. Parte-hartzaileek adierazi dutenez, ikastaroa guztiz positiboa izan da.

Datorren ikasturtean, berriro

Aurtengo esperientzia aitzindaria izan da Lezon. Baina datorren ikasturtean jarraipena izango duela iragarri dute Euskara sailetik. Momentuz, ikastaroa noiz hasiko den zehaztu gabe dagoen arren, herriko merkatariek aukera berria izango dute euskara ikasteko.

Horretarako, lehenengo edizioan bezala, diru-laguntza jasoko dute –% 80ko asistentzia bete dutenei matrikularen % 100 itzuli zaie–.

Arloa edo saila