Kuadrillategi, ikasturte berria urriaren 3an

Og, 2014-09-18 12:30

Izen-ematea irailaren 26an ixten da eta Lezorako hezitzaileak behar dira

Kuadrillategi egitasmoak ikasturte berria hasiko du urriaren 3an. Matrikulazio epea zabalik dago eta irailaren 26an ixten da. Bitarte horretan, Kuadrillategiko arduradunek bisitak egingo dituzte Institutura eta Lizeora. Egitasmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

Bertan parte hartzeko interesa daukaten gazteek Institutuan, Lizeoan edo-eta Kultura-aretoan jarriko diren esku-orriak bete eta bertan izango diren postontzietan utzi beharko dituzte.

Hezitzaileak behar dira

Bestalde, Kuadrillategiko gazteekin aritzeko hezitzaileak behar dira. Lanaldia, lauzpabost ordukoa da astero. Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte kanpozerbitzuak@ttakun.com posta helbidera. Informazio gehiago eskatzeko edo-eta edozein zalantza argitzeko 688 680053 telefono zenbakira dei dezakete.

Arloa edo saila