Bihar eguerdian, Kantujira kalez kale

Or, 2014-10-17 11:15

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Bihar, urriak 18, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbide honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Aita semeak
  • Jaun baruak
  • Intxauspeko alaba
  • Zazpiak ohial batetik
  • Orioko xoria
  • Maitiak galde egin zautan
  • Pilotarien biltzarra
  • Amaren besoetan
  • A, A, A Ardo gorri naparra

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.
 

Arloa edo saila