Kirol jarduerak garatzeko diru-laguntzak

La, 2014-10-18 11:30

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 28a da 

Lezoko Udalak diruz lagunduko ditu kirol eremuan lan egiten duten entitateak. Horretarako, diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du herriko, edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol klub edo elkarteentzat.

Diru-laguntza eskaerak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 28a da, eta eskaera-orriak Udalaren informazio bulegoan entregatu behar dira –Kultura sailean, kiroldegian eta hemen eskura daitezke–.

Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, onuradunek zenbait baldintza bete behar dituzte –ikus oinarri-arauak–, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea, egoitza soziala Lezon izatea, eta abar.

Irizpideak
Diru-laguntza banaketaren oinarrian dauden irizpideak, eta bereziki bultzatu nahi direnak, honako hauek dira:

  • Herri partaidetza duen kirola.
  • Euskal Herriko kirolak.
  • Euskararen erabilera normalizatua egiten duen kirola.
  • Herritarren gozamenerako ikuskizuna eskaintzen duen jarduera.
  • Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzea laguntzen duen kirola.
  • Eskola kirola sustatzeko hitzarmenak.
  • Natura gozatu eta hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen duten kirolak.
  • Adin talde guztien parte hartzea.
  • Kirol modalitateen aniztasuna.
  • Emakumeen parte-hartzea.
Arloa edo saila