Larunbatean, bigarren eskuko azoka

Og, 2014-10-30 08:00

Karlos Saldise plazan izango da, 10:00etatik 14:00ak arte

Hileko lehen larunbatero egin ohi denez, larunbata goizean, azaroaren 1ean, bigarren eskuko azoka izango da Karlos Saldise plazan. Goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean bertara gerturatzen denak izango du zer erosteko aukera: bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak, haurrentzako jolasak, eta abar.

Erosteko bezalaxe, herritar orok du erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.
 

Arloa edo saila