San Tomasak, salmenta postuak jartzeko arauak

Ar, 2014-11-25 10:15

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna arazoaren 28a da, 13:30ak arte

Udalak San Tomas egunean salmenta postuak jartzeko arauen berri eman nahi du. Postuak Saldise plazan jarriko dira, abenduaren 21eko 14:30ak arte, estalkirik gabe dagoen zatian. Postuak jartzeko eskaerak Udaleko Erregistroaren bulegoetan aurkeztu behar dira, eta azkeneko eguna azaroaren 28a da. Ordutegi honetan aurkeztu behar dira: 8:00etatik 13:30etara.

Baldintza hauek bete behar dira:

  • San Tomas azokan bakarrik bertoko produktuetako jaki postuak jarriko dira.
  • Ekonomia jardueren gaineko zergan alta egitea.
  • Gizarte Segurantza alta egitea.
  • Higiene eta ogasun baldintzak betetzea.
  • Elikagai-erabiltzearen agiria edukitzea.
  • Udalaren baimena izatea.

Gainontzeko informazioa –eskaerak eta dokumentazioa; postu kopurua, lekua eta ordutegia; baimenak, eta betebeharrak– lotura honetan kontsulta daitezke.