Ostegunean, hilak 29, osoko bilkura

Al, 2015-01-26 14:58

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian

Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 29, ohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera

Gai zerrendak zazpi puntu jasotzen ditu:

  1. Egoki irudituz gero, 2014ko azaroaren 27ko osoko bilkurako akta onartzea.
  2. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
  3. Kontuhartzailearen txostenak.
  4. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibilen pribatizazioaren ingurukoa.
  5. EAJ_PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Mate” polizia operazioaren baitan egindako atxiloketen ingurukoa.
  6. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  7. Galde-eskaerak.
Arloa edo saila