Auzokonposta, tutoretza egutegia

Ar, 2015-01-27 14:43

Urtarriletik urrira jarraipen-bisitak mantenduko dira, lehena ostegunean, urtarrilak 29, izango da

Azaroaz geroztik, lezoarrak etxeko biohondakinak konpostatzen ari dira Udalak ezarritako sei auzokonposta guneetan. Orduz geroztik, Elkarrekin 21 Ingurumen Aholkularitzak jarraipen bisitak egin ditu. Urtarrilean, beste 17 familiak kanpainarekin bat egin ondoren, Udalak auzokonposta guneetan tutoretzak egitea adostu du Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzarekin elkarlanean.

Tutoretza hauen helburua bikoitza da: batetik, erabiltzaile berriei jarraibideak emango zaizkie auzokonposta egiteko; eta bestetik, orain arteko erabiltzaileei auzokonposta hobetzeko aholkuak emango zaizkie.

Hamar minutuko tutoretzak izango dira auzokonposta gune ezberdinetan. Lehena, ostegunean, urtarrilaren 29an. Hiru hitzordu jarri dira: 12:00etan, Andreonen; 13:00etan, Arretxene-Txulotxon; eta, 14:00etan, Altamiran –beste zonaldeetako erabiltzaileek parte hartzeko aukera izango dute–.

Bisita egutegia
Gainontzeko hamaika bisitak jarraian zehazten den egunetan egingo dira –printzipioz ordutegi bera mantenduko da; aldaketarik balego jakinaraziko da–:

  • Otsailak 12
  • Otsailak 26
  • Martxoak 12
  • Martxoak 26
  • Apirilak 23
  • Maiatzak 28
  • Ekainak 25
  • Uztailak 23
  • Abuztuak 27
  • Irailak 24
  • Urriak 22
Arloa edo saila